Orio
Domingo, 24 de noviembre 2019, 09:25
Euria eta hotza heldu dira gure lurraldera, eta horrekin batera gaixotasun ugari ere bai. Gaitz horiei aurre egiteko askok farmakoak erabiltzen dituzte, baina biztanleriaren ehuneko handi batek oraindik ere ez ditu era egokian kontsumitzen. «Farmakoen erabilera ez da arduratsua izan beharko lukeen haina», azaltzen du Ane Lasa farmazialariak. Hala ere, botikariak dio poliki-poliki gizartea gero eta kontzientziatua dagoela gai honen inguruan. Lasak azpimarratzen du lehen errezeta ez zela hainbeste eskatzen, baina «gauzak aldatu egin dira» eta botikariek errezeta eskatzen duten unetik jendea «gehiago» jabetzen da farmakoen erabilera arduratsuaren garrantziaz.
Publicidad
«Botika batek eragina izateko dosi konkretu bat eduki behar du», azaltzen du Urrategi Etxeberria botikariak. Etxeberriak dio «dosi hori behar baino gehiago hartzen bada, toxikotasun kontzentraziora» iritsi daitekeela pazientea, eta «kasu horietan ondorio kaltegarriak» izan ditzake.
Antibiotikoen kasua aztertuz gero, askotan jendea «automedikatu nahi izaten da eta oso garrantzitsua da jakitea ea sentikorra den antibiotikoa hartzen ari dena bakterio horietara edo ea benetan infekzioa duen», adierazten du Lasak. Bestalde, kasu askotan antibiotikoak hartzerakoan ez da hartzen behar haina eta oso garrantzitsua da tratamendua bukatzea bakterioa hiltzeko. «Ez badira hiltzen erresistente bihurtzen dira eta horrek duen ondorioa, gero, biztanleria guztiak sufritzen dugu», azpimarratzen du Lasak.
Kontsumo jarrera hauen aurrean farmazialariak buru-belarri aritzen dira botiken erabilera egokia izan dadin. «Farmazialarien lana botiken erabilera egokia sustatzea da. Ez da lan erraza, baina horretan gabiltza eta nire ustez ondo ari gara», dio Etxeberriak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.