Borrar

Eider Sánchez: «Presa ez da ona eta hainbeste entzuten diren dieta miraritsuak ez dira gomendagarriak»

Gipuzkoako biztanleria 2-3 kilogramo gizentzen da, batez beste, Gabonetan. Irabazitako pisua galtzeko oso garrantzitsua da elikadura orekatu eta askotarikoa izatea

Domingo, 12 de enero 2020, 08:13

Gabonak dagoeneko bukatu dira, baina Eguberrietan irabazitako pisua gipuzkoar askoren kasuan beraiekin gelditu da. Poliklinikako dietista eta nutrizionista den Eider Sánchezek dio gure lurraldeko biztanleria, batez beste, «2-3 kilogramo» gizentzen dela Olentzero etortzen denetik hiru Errege Makoak ekialdera bueltatzen diren arte. «Data horietan estrak normaltasun baten barruan sartuta daude; ordutegiak eta errutinak galdu egiten dira», azaltzen du Sánchezek.

Nahiz eta kilotxo batzuk soberan izan, ez dago zertan larritu beharrik. «Irabazitakoa galtzeko erabaki desberdinak har daitezke», dio dietista eta nutrizionistak. Hori bai, argi uzten du «presa» ez dela «inoiz ona». «Hainbeste entzuten diren dieta azkarrak edo miraritsuak ez dira gomendagarriak«, azpimarratzen du adituak. «Egia da dieta horiekin denbora gutxian pisua galtzen dela, baina oso murriztaileak izaten dira. Hori dela eta, galerak sortzen dituzte eta denbora luzean zehar mantentzeko oso zailak dira. Gainera dieta hauek utzi eta gero, berriro ere, pisua oso erraz hartzen da, izan ere dieta hauek jarraitzean ura galtzen da eta ez gantza». Horrela, Sánchezen gomendioa hurrengoa da: «ohitura osasuntsuak mantentzea bai elikadura aldetik bai ariketa fisikoaren aldetik».

Planifikazioa beharrezkoa da. Alde batetik menuaren planifikazioa, argi edukitzeko astean zehar zer jan behar den. Bestetik erosketen planifikazioa, «horrela ez ditugu etxean behar ez ditugun jakiak». Ariketa fisikoa ere planifikatu egin behar da. «Jakin behar dugu ea asteko zein egunetan burutuko dugun ariketa fisikoa, bestela beti dago beste zerbait hobea egiteko», dio Sánchezek.

Jatekoaren aldetik, gainera, elikadura anitza eta orekatua gomendatzen da. «Frutak, barazkiak, lekak, fruitu lehor naturalak eta bihi osoko elikagaiak, besteak beste, gehiago kontsumitu behar dira. Animalia jatorriko janaria, kaloria asko duten elikagaiak, frijituak, prozesatuak, aurrekozinatuak, hestebeteak, opilak eta gozoak, berriz, gutxiago. Beraz, hozkailuan ezin dira inoiz falta frutak, barazkiak, lekaleak, fruitu lehor naturalak, kalitatezko olioak eta, begetarianoak ez direnen kasuan, arraina, izan ere haragia baino hebea da omega 3 eta 6an».

Pisua galtzeko, bestalde, adituek ez dute gomendatzen otorduen kopurua murriztea. «Otorduak era ordenatuan burutu behar dira», azpimarratzen du Sánchezek. «Hiru ordutik behin jatea garrantzitsua da elikadura orekatu bat mantentzeko, egunean 5 otordu eginez». «Otorduak murrizten hurrengora gose gehiagorekin iritsiko gara», ohartarazten du. «Azkenean, hiru ordutik behin jaten badugu, gure odoleko intsulina konstante mantentzen dugu eta horrek laguntzen digu gosea kontrolatzen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eider Sánchez: «Presa ez da ona eta hainbeste entzuten diren dieta miraritsuak ez dira gomendagarriak»