Miércoles, 17 de marzo 2021, 12:34
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren '12 hilabete, 12 osasun gomendio' kanpainaren martxoko bideorako gai ezin egokiagoa aukeratu dute, pandemiaren eraginez langile asko zein egoeratan dauden kontuan izanda. Hain zuzen ere, telelanak osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak arintzeko gomendioak zabaldu ditu pandemiaren pean urtebete daramagun honetan, telelan «eraginkorra eta osasuntsua» lortzeko atsedenaldiak programatzea eta ariketa fisikoa egitea gomendatuz.
Publicidad
Izan ere, fisioterapeutek nabarmendu dutenez, «COVID 19ak sortutako osasun krisialdiaren ondorioz, gizartearen zati handi batek telelanera moldatu behar izan du oso denbora laburrean. Lan egiteko modu hori jarduera ekonomikoa mantendu eta bermatzeko irtenbide eraginkorra izan da».
Konfinamendutik, lana beren etxeetatik egiten duten langileen kopurua bikoiztu egin da 2019ko zifrak kontuan hartuta. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera, 2020ko azken lauhilekoan, enplegatuen % 9,95ak (1.923.800 pertsona) etxetik egin zuen lan lanegunen erdian baino sarriago. Halere, datu horiek altuagoak izan ziren aurreko hiruhilabeteetan.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak, Madrilgo Erkidegoko, Aragoiko, Valentziako Erkidegoko, Kataluniako, Errioxako, Kantabriako, Nafarroako eta Galiziako elkargoekin batera, gomendioak zabaltzeaz gain, adierazi dute hainbat mezu desmitifatu behar direla. «Ez dago jarrera perfekturik edo altzari idealik. Jarrera guztiak dira kaltegarriak orduetan zehar mantentzen baditugu. Mugimendu faltak eta jarrera aldatu barik denbora luzea igarotzeak lesioak eta osasun arazoak eragin ditzake» azaldu du EFEOko lehendakariorde June Ruizek.
Horretarako, eta, batez ere, praktika kaltegarriak edo osasuna kaltetu dezaketen ohiturak saihesteko, euskal fisioterapeutek neurri jakin batzuk hartzea gomendatzen dute, eta, horien artean, honako hauek nabarmendu dituzte:
Publicidad
1. Aulkiaren altuera egokitzea, erosoa izan dadin. Ez da existitzen jarrera bakar egokirik. Batik bat, garrantzitsua da jarrera noizean behin aldatzea, eta ez igarotzea ordubete baino gehiago eserita. Telefonoz hitz egiteko zutitzea jarrera aldatzeko estrategia erraza da.
2. Ordenagailuaren pantailarekiko distantzia zaintzea, eta hori ere erosoa izatea. Buru aurrean egon beharko da, begien altueran, lepoa zuzen izateko.
3. Ukondoak mahaian jartzea teklatuan idazteko, mugimendu zakarrik ez egitea eta sagua erabiltzeko jarrera egokia izatea.
Publicidad
4. Atsedenaldiak programatzea. Sei ordu baino gehiago pasatzen baditugu jarduerarik egin gabe, diabetesa, obesitatea, kardiopatiak eta giharretako zein giltzaduretako mina izateko aukera gehiago izango ditugu. Hori dela eta, lanaldian zehar atsedenaldi batzuk programatzea gomendatzen dute fisioterapeutek.
5. Ariketa arinak. Onena, ahal den bakoitzean, etxean ariketa arinak egitea da, laneko atsedenaldietan; esate baterako, ibiltzea, giharrak eta sistema kardiorrespiratorioa aktibatzeko.
Beste proposamen azkar eta erraz bat zutitu eta aldakekin mugimendu zirkularrak egitea da; besoak ireki eta ixteko aukera izango dugu aldi berean. Halaber, oinak altxatu eta gorputzadarrak luzatzea ere da ideia ona. Ariketa txiki horiez gain, fisioterapeutek beste ariketa apur bat biziagoak ere proposatzen dituzte, hala nola 30 segundoz behin eta berriro eseri eta altxatzea, gorputzaren pisua aulkian utzi gabe. Ariketa hori egunean bost edo sei alditan errepikatu ahalko litzateke. Gomendagarria da ere belaunak goratzea, lehenengo bat eta gero bestea, edo, oraindik hobe, programatutako atsedenaldi horietakoren batean dantzatzea, tentsioa kanporatzeko.
Publicidad
Behin lanaldia amaituta, egin ariketa fisikoa ordubetez, egunero. Horrekin, lanaldi eraginkor eta osasungarria bermatuko dugu.
6. Horrekin batera, martxoko bideo gomendioan nabarmenduko da lanaldia ondo antolatzearen garrantzia, bai eta argi naturalez argitutako eremu ordenatu batean lan egitearena ere. Era berean, funtsezkoa da elikadura erritmo osasungarria izatea; ekidin behar da gosaria edo bazkaria lan egiteko leku berean hartzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.