Borrar

Sendatu daitekeen zauria

Amalia Ibargutxi

Donostia

Domingo, 29 de marzo 2020, 08:27

2019ko tendentziari jarraiki, egoerak agerian utzi du, beste behin, zaintzen garrantzia, saretzeko beharra ezbeharren atarian. Pertsona zaurgarrienak babesteko beharra titularretara ekarri dugu, eta beti hor dauden ahotsak ozenago entzun daitezke, ikusezina aipatuz, zuloa josiz, beldurrik sakonenei mugak jarriz.

Pentsatu duzu inoiz noiz hasi zen zibilizazioa? Zer den zibilizioa? Ze arrasto uzten dituen? Han-hemen irakurri dut, egunotan, horren inguruan hausnartzera eraman nauen istorioa. Ikasle batek behin galdetu omen zion Margaret Mead antropologo eta poeta estatubatuarrari zein zen, bere ustez, zibilizazioak utzitako lehen aztarna. Uste zuen esango ziola hizkuntza edo lanabesa izan zirela. Erantzun zion, ordea, «hautsi eta sendatutako femurra» zela berarentzat. Izan ere, horrek esan nahi du zaindu zaituztela, beste animalia batek ez zaituela akabatu zaurituta egon zaren bitartean.

Bizitza zibilizatuak ekarri zituen bigarren aukerak. Sendatzeko gaitasuna, zaintzeko beharra.

Zauriz beteta dugu gorputza orain. Iltze baten urradurak sortutako orbainaren ondo-ondoan, 2007ko krisiaren ondorioz ikasi ezin izan zenuen ikasketarena, Erasmus-ean maitemindu eta itzuli ez zen semearena, erresidentzian tristura eta bakardade gorrian hil zen lagunaren amarena daude. Ingurukoen bizitzetan eragiten hasia den pandemiarena.

Lekurik ez du oraingoz, hilotz kolektibo honetan, gaitzaren ondotik datorrenak. Zauri emozionalek ere, badute euren erritmoa. Halabeharrez, baina, mina dagoen lekuan dago atentzioa, arreta.

Hasi zaigu esnatzen gorputza, eta min horrek okupatzen duen espazioa ari gara, pixkanaka, gorpuzten. Denbora beharko du femurrak sendatzeko. Kalitatezko osasun zerbitzu publikorik gabeko gizartea herrenka ibiltzera dago kondenatuta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sendatu daitekeen zauria