Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Imanol Larrea eta Koldo Narbaiza, Jardunaldiaren aurkezpenean.
Soziolinguistika Jardunaldian hizkuntzen bizitasun digitalaz ariko dira

Soziolinguistika Jardunaldian hizkuntzen bizitasun digitalaz ariko dira

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita Bilbon izango da, azaroaren 6an

Miércoles, 4 de julio 2018

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa aurkeztu zuten atzo Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko hitzordia azaroaren 6an egingo da, Bilboko Udalaren eta EHUren laguntzarekin, Bilboko Bizkaia Aretoan, eta aurreko edizioetan bezala zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da.

Soziolinguistika Klusterrak ohar baten bidez azaldu duenez, «Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko». Zehaki, hizkuntzen bizitasun digitalaz ariko dira. «hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia» behar duelako ingurune digitalak.

«Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak», aurreratu dute.

Egitarau zehatza, irailean

Aurtengo berrikuntzetako bat da Hausnartu Sarien banaketa jardunaldian bertan egitea. Hausnartu euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketako hiru lan saritzen dira. Jardunaldian 2018ko irabazleen berri emango da eta saritutako lanen laburpenak zuzenean ezagutzeko aukera izango da.

Aurrez aipatutakoaz gain, soziolinguistikaren eremuko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuek tokia izango dute egitarauan. Jardunaldian bildutakoek martxan dauden hainbat prozesutan ekarpena egin dezaten tailer parte-hartzaileak antolatuko dira. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterraren proiektuetako ondorio esanguratsuak ezagutu ahal izango dira.

Jardunaldiaren egitarau zehatza irailean jakinaraziko da, izen-emateko aukera zabaltzearekin batera. 2018ko edizio hau Bilboko Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du Soziolinguistika Klusterrak.

Euskararen garapen sozialaren ikergunea da Klusterra. 2004an sortu zen eta ordutik honako ibilbidean ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Bere xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko. Horretarako bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelakoekin elkarlanean proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Soziolinguistika Jardunaldian hizkuntzen bizitasun digitalaz ariko dira