Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Tafalla, Nafarroa Oinezen alde

Tafalla, Nafarroa Oinezen alde

2022ko ekimena aurkezteko ekitaldian Nafarroa Erdialdeko talde ezberdinetako 250 ordezkarik parte hartu zuten

Viernes, 26 de noviembre 2021, 13:12

«Helburua betea». Horrela labur daiteke Tafalla Kulturgunean 2022ko Nafarroa Oinez ekimena aurkezteko egindako ekitaldia. 'Erdian Erein' lelopean egingo da urriaren 16an Garcés de los Fayos Ikastolak antolatuta eta atzo bertako zuzendariak, Paula Arreguik, talde eta ordezkari guztien partaidetza eskertu zuen. Izan ere, guztira, Nafarroa Erdialdeko hainbat talde sozial, kultural eta kiroletako 250 ordezkari izan ziren. Aretoko eserleku guztiak bete ziren.

Bere hitzartzean, Arreguik Aritz Azcarate lehendakariak gogorarazi zuen Tafallako Ikastolak «bidean aurrera egin zuela zortzi familiak egindako apustuari esker, Tafallan euren seme-alabek euskaraz ikas zezatenaren aldeko apustua, hain zuzen». «Jende gutxi baina borondate handiko pertsonen laguntzaz» ikastola lurretik zerura altxatu zen: «legez kanpokoa, bitartekorik gabea, libururik gabea, familiek euren eskutik jarritako materialarekin».

2022ko Nafarroa Oinezen asmoei men eginez, ikastolak gune irekiak behar dituela azpimarratu zuten. Askatasun osoz aritu ahal izateko espazio irekiak, hezkuntza proiektuarekin bat egiten duten guneak. Elkartu ahal izateko, talde-lana bultzatzeko eta erabakiak guztien artean adosteko eremuak, hain zuzen. Honekin batera, lortzen diren irabaziak Tafallako Ikastolak aurreko urteetan bereganatutako maileguei aurre egiteko lagungarri izango dira.

Eragile mordoaren babesa

Jaialdian eragile mordoaren babesa jaso zuen ekimenak. Xabier Flamariquek eta Jaione Urtasunek gidatu zuten eguna, Leire Martinez artistak ekitaldian zehar Nafarroa Oinez logoa margotu zuen eta Maite Leunda eta Jorge Preciado eguna girotzen ibili ziren txalaparta astinduaz. Horretaz gain, Luana, Maialen eta Rotten XIII taldeen ikuskizunez gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek. Arratsaldea borobiltzeko La Tafallesa Musika Bandak batukada eskaini zuen.

Ekitaldian izan ziren ikastetxeak biltzen dituen herri guztietako udal ordezkariak: Amatriain, Amunarrizketa, Artaxona, Artariain, Barasoain, Beire, Garinoain, Iratxeta, Larraga, Miranda de Arga, Erriberri, Puiu, eta San Martin Unx. Baita duela 50 urte sortu zenetik ibilbidea eraikitzen lagundu duten familia, irakasle, ikasle eta irakasle ohi, besteak beste, han izan ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tafalla, Nafarroa Oinezen alde