Borrar

Topa egin, udaberria hasi da

Amalia Ibargutxi

Donostia

Domingo, 22 de marzo 2020, 08:12

Memegintzaren sektorea goia jotzen ari da egunotan. Izan ere, umorea sendagai izan daiteke, beldurrak eta ezezagunarekiko urduritasunak despentsak betetzen dituen une honetan. Komuneko paperak ez du inoiz izan gaur duen protagonismoa. Berrogeialdi honetan, 'co-star' bat badu, ordea: ardoa.

Ez nuen uste hainbeste fikzio-istoriotan jorratzen diren agertoki post-apokaliptikoen artetik, ziberpoteoarena egokituko zitzaigunik. Baina ez nau gehiegi harritzen. Horrelako egoerekin gehiago lotzen nituen kamuflajezko trajeak, sirena hotsak edota isiltasuna. Spotify-ko 'playlist'-ak, pijama, txandal eta moñoak ari dira gehiago zabaltzen, ordea.

Produktibitatea eten egin da bat-batean. Beste espiral batera egin dugu irrist: hasi zara yoga klase birtualekin, gustuko duzun artista horren zuzeneko ilustrazio-tailerra ikusten duzu, eta Luna Miguel-ek Youtubera igo duen azken bideoa, ordubetez Annie Ernaux-en 'Passion simple' (Gallimard, 1992) irakurtzen, Joseba Urteagak euskaratu zuena, eta Igelak argitaratu, 2002an.

Eleberri horretan, protagonistak hilabeteak pasatzen ditu etxean sartuta, ez osasun arazo publikoagatik, baizik eta maitalea galdu duen ez jakitearen tristuragatik. Itxaronaldi baten inguruko narrazioa da nolabait. Laguntzen du jakiteak batzuetan ezer egiteko gogorik gabe esnatu ahal zarela.

Gelditasunera ohitzeko denbora behar da. Elkarbizitza ez da erraza. Berreskuratu behar dira garai bateko erritmoak. Zehaztu behar dira baldintza berriak. Itxaroten ari zarela ahaztu. Noizbehinka bada ere.

Udaberria hasi da horrela, ia konturatu gabe. Topa egingo dugu ardo bana eskuan. Poesiaren Nazioarteko Eguna izan da larunbat honetan, martxoak 21. Igor Estankonak honela dio 'Moskito' poesia liburu berrian:

Nire artean nioen

lehenago guretzat tontor zuriak zirenak

gero ezer ez inorentzat.

Orain etorri zait. Zapore mikatz hau da

hil zaizkidanengatik, orain etorri zait.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Topa egin, udaberria hasi da