![Udalen erronkei heltzeko lankidetza](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202302/11/media/cortadas/eudel-eusko-ikaskuntza-kmIE-U190584005968dkE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Udalen erronkei heltzeko lankidetza](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202302/11/media/cortadas/eudel-eusko-ikaskuntza-kmIE-U190584005968dkE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
J. AGIRRE
Sábado, 11 de febrero 2023, 12:15
Eudelek eta Eusko Ikaskuntzak bi erakundeen arteko lehen lankidetzan hitzarmena sinatu zuten pasa den ostegunean. Adostasun honen bitartez udalen erronkei heltzeko proiektuetan elkarlanean arituko dira, besteak beste balioespen eta kontraste faseetan, beharrizanei buruzko diagnostikoak esparru komunetan egitea eta metodologia eta prozedura berriak ezagutaraztea. Hala, hiru ekimenetarako abiapuntua izango da: etorkizuneko euskal nortasun kolektiboaren azterketa, 'Herri Txikien Akademia' eta GizarteLab proiektua.
Bi erakundeen arteko lehen lankidetza hitzarmena izenpetzeko ekitaldian izan ziren Gorka Urtaran Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko burua eta Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
Urtaranek zehaztu duenez Covid-19aren pandemia mugarri izan da akordioa sinatzeko. «Konturatu ginen eguneroko udal politikari zientzia eta ezagutza gehitu behar zitzaiela, gizarte eraldaketei eta herrialde gisa ditugun erronka handiei erantzuteko». Ildo horretan, bere iritziz Eusko Ikaskuntzak, «ikerketa gaitasuna emateaz gain, gure herri eta hirien etorkizuna eraikitzeko beharrezkoak diren proiektuetan parte hartzeko aukera ere ematen du».
Bere aldetik, Urkizak «lurralde garapena, udalek komunean dituzten beharren gainean diagnosiak egiteko eta ikerlan esparruak eratzea» ahalbidetuko duela eta, halaber, «gizarte berrikuntzarako metodologia berritzaileak aplikatzeko balioko du, lurralde esparru ezberdinetan». Gainera, udalek Eusko Ikaskuntzak garatzen dituen egitasmoetan aktiboki parte hartu ahal izango dute. Beraz, jakintza gizartetik sortu eta gizartera itzuliko da hazkunde eta ahalduntze moldeetan, lurraldearen eta herritarren mesedetan.
ehazki, akordioak helburu hauek ezartzen ditu: Eusko Ikaskuntzaren azterketa- eta ikerketa-programetan eta horien balioespen- eta kontraste-faseetan udalek parte hartzea, udalerrien beharrizan komunei buruzko diagnostikoak egitea ikerketa-esparru komun baten barruan, eta gizarte-berrikuntzako metodologiak eta prozedurak batera ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko eremu guztietan.
Testuinguru horretan, hitzarmenak, bere eranskinetan, elkarlanean jarduteko moduko proiektu batzuk jasotzen ditu, hala nola XXI. mendeko euskal nortasunari/ei buruzkoa. Proiektu horren bidez, gizarte plural eta moderno batean identitate komuna eraikitzeko gai diren elementuak identifikatu nahi dira, bai eta horretarako tresnak proposatu ere, honako premisa honetatik abiatuta: identitateak kohesioa sortzen du eta harremanak eta loturak errazten ditu, etorkizuneko euskal identitate plural eta integratzailera iristeko. Hain zuzen ere, EUDELek proiektuaren ikerketa-fasetik eratorritako emaitzak alderatzeko fasean parte hartuko du.
«Herri Txikien Akademia» da hitzarmenak jasotzen duen bigarren proiektua, zehazki, lurralde-orekaren arloan. EUDELek arreta berezia ematen die udalerri txikienei, 5.000 biztanletik beherako herriak EAE osoaren % 73 baitira. Horregatik da interesgarria proiektu hau, hausnarketarako, ezagutza zabaltzeko eta interes komunak dituzten udalerrien arteko lankidetzarako gunea. Izan ere, 2022an Arabako lau herritan jarri zen abian edizio pilotua: Kuartangon, Laudion, Urturin eta Zalduondon.
Akordioan jasotako hirugarren ekimena herritarren prestakuntzarako programa bat da, Eusko Ikaskuntzak diseinatu eta inplementatua, erantzunkidetasunetik eta balio sozialetatik udalerriek eta biztanleek aurre egin beharreko trantsizioei erantzuteko. GizarteLab du izena, 2019an bultzatu zen, eta, ordutik, Euskadiko hainbat udalerritan jarri da martxan, tokian tokiko ezaugarrietara egokituta. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Arrasate, Aia, Beasain, Deba, Donostia, Laudio, Orio eta, eredu gisa, Legazpi, non dagoeneko Trantsizio Erkidego batek lanean diharduen, tokiko erronkei modu autonomoan erantzuteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.