Borrar
Josu Waliñok eta Josu Labakak sinatu dute hitzarmena.
Udalerri euskaldunetan euskarak Interneten duen egoera aztertuko dute

Udalerri euskaldunetan euskarak Interneten duen egoera aztertuko dute

«Ingurumen digitalean herriz herri eragiteko», elkarlana abiatu dute PuntuEUSek eta UEMAk

Jueves, 19 de abril 2018, 14:59

PuntuEUS Fundazioak eta UEMAk azken hilabeteetan ondutako elkarlan hitzarmena aurkeztu dute ostegun honetan Donostian. Hitzarmena Josu Labakak, UEMAko lehendakariak, eta Josu Waliñok, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak, sinatu dute.

Horren baitan, PuntuEUS Fundazioak UEMAko kide diren herrietako Interneten egoeraren azterketa helaraziko dio UEMAri. Azterketa PuntuEUS Behatokiaren bidez horretarako berariaz garatu den tresna informatiko baten bidez egingo da. Aipatutako hitzarmenaren ondorioz, UEMAko kide diren 85 udalerrietan euskarak Interneten duen egoera aztertzeko eta herri horietako webguneetan eta domeinuetan eragiteko ekimen aitzindariak abiaraziko dira. Hitzarmenak, sinatzaileek adierazi dutenez, «245.000 biztanle inguruko lurguneari eta 8.000 webguneri» eragiten die, eta sinatu duten bi aldeek «lurgune horretako ehunka erakunde, elkarte, enpresa eta norbanakotan eragiteko bitartekoak eta konpromisoak» aurkeztu dituzte.

Ekintza plan zehatzari dagokionez, UEMAk kide duen udal bakoitzari helaraziko dio udalerriari dagokion azterketa. Lanketa egiteko berariaz prestatu den tresnarako sarbidea «udalerri bakoitzeko euskara teknikariek izango dute, horren arabera Interneten euskara sustatzeko ekimenak abiarazi ahal izateko». UEMAko kide diren udalerrietan, .EUS domeinuaren erabilera sustatuko da herriko elkarte, enpresa eta, oro har, webgune bat duten eragileetan. Era berean, webgune horietan edukia euskaraz argitaratzea sustatuko da.

Horrekin batera, Interneten ere Lehen Hitza euskaraz kanpainan zehaztutako ekimenak sustatuko herritarren artean, «ingurune digitalean euskararen erabilera indartzeko». Zehazki honako ekimen hauek sustatuko dira: nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz jartzeko ekimenak eta eskolatan gaia lantzeko unitate didaktikoa lantzea.

Nabigatzaileak euskaraz

Herriko eskoletan eta udalaren menpeko egoitzetan, hain zuzen, nabigatzaileak euskaraz jartzeko neurriak hartuko dira, ingurune digitalean euskararen presentzia indartzeko. Azken batean hitzarmen honen helburua «euskarazko edukien eskaintzan eta eskarian eragitea da», adierazi dute.

PuntuEUS Behatokiaren arabera, 2017an 26.000 webgunek zuten, gutxi gorabehera, edukiren bat euskaraz. Euskal Herrian dauden webgune guztien % 16 da hori. Azterketa honen unibertsoa UEMAko udalerrietara mugatuz gero, ikus daiteke webguneen % 30ek euskarazko edukiren bat dutela; datua asko hobetzen da, beraz.

Horrek ondorio bat adierazten du: maila lokalean eraginez, euskararen egoera hobetu daiteke. Josu Waliñoren hitzetan, «hitzarmen honen bidez, UEMAko udalerrietan eragin nahi dugu euskarak Interneten duen presentzia herri hauetan are gehiago hobetu asmoz. Uste dugu, udalerri mailan, euskara-teknikariekin elkarlanean, estrategia eraginkorragoak landu ditzakegula webgunez webgune eragiteko».

Hori egin ahal izateko tresna bat jarri da UEMAko udaletako euskara-teknikarien eskura, datu orokorretatik herriz herriko datu zehatzetara jaitsi ahal izateko.

Tresna horren bidez, herri bakoitzean euskarak sarean duen egoera zehazki ezagutu ahal izango da. Kontuan hartuko da udalerri bakoitzean euskarak Interneten duen presentzia, domeinuen banaketa udalerrian eta udalerrian erregistratutako webguneek euskaraz argitaratutako eduki kantitatea

Internet erabiltzeko garaian erabiltzaileek euskararen aldeko hautua egitea ere ezinbestekotzat jo dute da. Hau da, horretarako, PuntuEUS Fundazioak iaz abiatutako Interneten ere Lehen Hitza euskaraz kanpaina izango da oinarri. Kanpaina horretako datuek erakusten dute erabiltzaileen gutxi gorabehera % 2-3k baino ez dutela euskaraz nabigatzen. Are gehiago, euskaraz nabigatzen duten erabiltzaileen kopurua beherantz doa; batez ere, Interneteko nabigazioa mugikorren bidez egiten delako gero eta gehiago, eta jendeak ez du ohiturarik mugikorra euskaraz izateko, nahiz eta horretarako aukera badagoen.

Interneten ere Lehen Hitza euskaraz egitasmoak hainbat tresna eskaintzen ditu: mugikorrak euskaraz konfiguratzeko aplikazioa; nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko gehigarriak: eskolatan lantzeko unitate didaktikoa... Horiek guztiak udalerrietako euskara-teknikarien esku daude herriz herri eragiteko, eta hitzarmen honen bidez erabilera hori aktibatzea lortu nahi da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalerri euskaldunetan euskarak Interneten duen egoera aztertuko dute