UEMA

Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria gehitu ondoren, 101

Martxoaren 25ean Azpeitian egun berezia antolatu dute langa sinbolikoa gainditu dutela ospatzeko

I. Mendia

Miércoles, 15 de marzo 2023, 12:48

Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria datorren larunbatean, martxoak 25, UEMAko kide izatera batu ostean mankomunitateak 101 udal izango ditu, guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatuz.

Publicidad

Lau herrietako alkateek Iraitz Lazkanorekin, UEMAko lehendakariarekin, batera egindako agerraldian langa sinbolikoa gainditzearen garrantzia azpimarratu dute eta UEMArekin lanean hasteko gogotsu daudela adierazi dute, udalei eredugarri izatea dagokiela nabarmenduz. Bai udal barruan hartu beharreko neurriak areagotuz, eta baita udalerriak euskalduntzeko zerbitzuak UEMArekin landuz ere, batez ere herritarren kontzientziazioan eragiteko.

Ekitaldia Azpeitian izango da «udalerri euskaldunen garrantzia eta herri honek oztopoen gainetik euskarari eusteko egin duen bidea oroitzeko». Oraindik aste eta erdi falta den arren, dagoeneko 260 lagunek eman dute izena. Erakunde publikoetako zein euskalgintzako ordezkaritza zabalari bidali zaio gonbidapena eta, udalen laguntzarekin, baita modu batera edo bestera 101 udal horietan euskararen inguruan lanean aritu diren euskaltzaleei ere.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek aurkeztuko dute ekitaldia, eta oholtza gainean zuzenean ariko dira Ines Osinaga eta Estitxu Pinatxo musikariak, Elene Carreto eta Ioar Labat dantzariekin, Jon Maia bertsolari eta musikariarekin edota Imanol Epelde irakasle, musikari eta youtuberrarekin batera, besteak beste.

Lehenago, UEMAren ezohiko batzar nagusia

Ekitaldia 11:00etan hasiko da, baina lehenago ezohiko batzar nagusia egingo du UEMAk, Soreasu Antzokian bertan, 09:45ean hasita. UEMAko kide diren udaletako alkateek eta ordezkariek herri berrien eskaerak onartuko dituzte batzar horretan, eta orduan iritsiko da UEMA 100 udal baino gehiago izatera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad