Borrar
Aitor Elexpuru, Iraitz Lazkano, Ana Ollo eta Mikel Arregi, Iruñean, sinadura ekitaldian. UEMA
UEMAk eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute lehen aldiz

UEMAk eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute lehen aldiz

Urtebeteko iraupena izango du, eta mankomunitateko kide diren Nafarroako herrietan bideratuko diren ekimenak 30.000 eurorekin lagunduko ditu gobernuak

Jon Agirre

Donostia

Martes, 14 de marzo 2023, 17:51

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute lehen aldiz, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak bideratzeko helburuarekin. Urtebeteko iraupena izango du, eta mankomunitateko kide diren Nafarroako herrietan bideratuko diren ekimenak 30.000 eurorekin lagunduko ditu gobernuak.

Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak eta Ana Ollo Nafarroko Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak astelehen honetan sinatu dute hitzarmena, Euskarabidearen egoitzan egindako agerraldian, Iruñean. Mikel Arregi Euskarabideko kudeatzaile zuzendaria eta Aitor Elexpuru Berako alkate eta UEMAren zuzendaritza batzordekidea ere izan dira ekitaldian.

Gaur egun, Nafarroako 14 udal dira UEMAko kide, eta martxoaren 25etik beste bi gehituko dira zerrendara. Hitzarmenak udal horiei guztiei eragingo die, udalerriotan euskararen erabilera areagotzeko UEMAk abian dituen edota abiaraziko dituen ekimenak lagunduko baititu diruz Nafarroako Gobernuak.

Zehazki, udalerri horietan UEMAk landuko dituen honako ekimenak lagunduko ditu diruz Nafarroako Gobernuak, «gizarte bizitzan eta udalerri euskaldunetan euskararen erabilera bultzatzeko programak garatzeko»: udaletako euskararen erabilera planak Kemen metodologiaren bidez berritzea; udalerriei euskararen inguruko aholkularitza ematea; udalerrietan kulturartekotasuna garatzeko proiektua; hezitzaileen prestakuntza; udalerriei itzulpen zerbitzua ematea, eta udalerri euskaldunetako gazteak kontzientziatzeko udalekuak.

Hitzarmena astelehen honetatik dago indarrean, 2023ko abenduaren 31 arte, eta bertan zehaztutako lanak bideratzeko, Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko laguntza emango dio UEMAri. Bi aldeen arteko jarraipen batzordea ere osatuko da, eta gutxienez bi aldiz bilduko da urtean zehar: hasieran, lan programa adosteko, eta urte amaieran egindakoaren balorazioa eta memoria osatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEMAk eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute lehen aldiz