DV
Viernes, 2 de septiembre 2022, 14:50
Euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteek haien sormena erabiliz euskararekin lotutako istorioak konta ditzaten eta hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egin dezaten 'Arnasetik bideosormen lehiaketa' antolatu du UEMAk. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin 'Arnasa Gara' ekimenaren baitan sustatua udalerri euskaldunetako ikasleei zuzendua dago, lehiaketaren helburua euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea baita, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.
Publicidad
Lehiaketaren baitan adinaren araberako hiru kategoria izango dira eta bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izango dira. Kasu guztietan, parte hartuko duten gazteek lanak euren kabuz, lagunartean edo ikaskideekin batera garatu ahal izango dituzte, bakoitzaren nahiaren arabera.
LHko 5. eta 6. mailako ikasleek LHtik DBHra berarekin dakartzan emozio, hizkuntza ohitura eta egoera berriak islatu behar izango dituzte haien sormen lanetan, formatu librean (marrazkia, bertsoa, poema, bideoa, abestia eta abar). Izan ere, arnasgune gehientsuenak udalerri txikiak dira eta bertako ikasleek inguruetako ikastetxe handiagoetara jo behar izaten dute DBHko ikasketak egitera.
Bestalde, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek youtuber estiloan bideo tutorial bat egin beharko dute, Julen Portilloren bideo bat eredu izanik. Bukatzeko, DBHko 3 eta 4. mailako ikasleek Hiru Damatxok ekoitzitako bideoan agertzen diren galderei erantzuten dion bideoa sortu beharko dute, elkarrizketa irudikatuko duen formatu batean. Julen Portilloren eta Hiru Damatxoren bideoak zein lehiaketaren oinarri guztiak www.arnasagara.eus webgunean daude ikusgai.
Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokide bat izango du, eta publikoaren saria ere izango da, guztira 2.000 euro banatuz. 500 euroko sari baliokide bakoitza Irrisarri Land-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITB-ko 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.
Publicidad
Arnasetik bideosormen lehiaketaren sari banaketa ekitaldia urriaren 28an izango da, Villabonan (Gipuzkoa), eta gazteek egingo dituzten sormen lanak urriaren 5a baino lehen jaso beharko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.