Wikipedia euskaraz osatzeko lehiaketa

Hilero gai ezberdina proposatuko da erabiltzaileek orriak gehitu eta artikuluak osa ditzaten; lehena historia izango da urtarrilean zehar

J. Agirre

Jueves, 20 de enero 2022, 17:04

Hartu ordenagailua, tableta edo mugikorra eta eman teklei. Horixe da Euskarazko Wikipediak botatako erronka 2022ari begira. Une honetan mundu mailan garapenari dagokionez 33. postuan dago, baina gora egiten jarraitzea da asmoa eta horretarako edukiz elikatzeko deia egin die erabiltzaileei antolatu berri duen lehiaketaren bitartez.

Publicidad

Mundu mailan Wikipedia guztiek 10.000 artikuluen zerrenda izan behar dute eta berau «hobetzea» da asmoa. Hilabeteka antolatuko duten lehiaketarekin bultzada ematea eta euskarazko Wikipediak postuak gora egitea bilatzen da. Era berean, lehiaketan puntu gehien lortzen dituenak 150 euroko bonua eskuratuko du Hontza, Katakrak, Joker, Garoa, Nekatur edo Elkar-en erabiltzeko. Bigarrenak eta hirugarrenak 50 euroko bonua izango dute Hontza, Katakrak, Joker, Garoa, Elkar-en gastatzeko

Artikuluak editatu, hobetu eta osatzeko erabiltzailea sortua izan behar da edo berria sortu ea, ostean, lehiaketan partu hartu nahi izanez gero bertan izena eman. Oinarrietan zehaztutakoaren arabera, puntuak Wikipediako artikuluetan egindako ekarpenen arabera jasoko dira puntuak: orrialde berria sortzeagatik bost edo erreferentzia berria gehitzeagatik bi. Oinarriak bere osotasunean euskarazko Wikipedian irakur daitezke.

Lehiaketa, hilabeteka

Aipatutako 10.000 artikuluak hobetzeko eta 33. postutik gora egiteko, hilero lehiaketa antolatuko da. Lehen gaia historia izango da eta ostean etorriko dira abendura arte artea, geografia, filosofia eta erlijioa, antropologia, psikologia eta eguneroko bizitza, gizartea eta gizarte-zientziak, biografiak, biologia eta osasun-zientziak, zientzia fisikoak, teknologia eta matematika.

Oraingoz ia 30 parte-hartzaile ditu lehiaketak eta une oro kontsulta daiteke zein den bakoitzak egindako ekarpena eta honi esker irabazitako puntuak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad