

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Lunes, 19 de junio 2023, 11:18
Bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzuen sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko aurkeztu dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta bertako kide diren dozenaka udalek. Laugarren urtez, 'Bertatik Bertara' lelopean 300.000 mahai gaineko inguru banatu dira eta irailaren erdialdera arte bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmenduko da.
Kanpainaren koordinatzailea den UEMAko Goizane Aranaren hitzetan, «askotan bertako hizkuntza alde batera uzten dugu, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Ez du zentzurik, egindako inkestek eta ikerketek argi erakusten baitute bisitari asko berariaz etortzen dela udalerri euskaldunetara, eta euskara ikustea eta entzutea gustukoa dutela» eta, horregatik, bertako hizkuntza ere «kalitatea eta hurbiltasuna erakusteko ezinbesteko osagaia» dela gogoratu nahi die kanpainak zerbitzuen sektoreko arduradunei.
Ekimenaren baitan hainbat baliabide prestatu ditu, besteak beste, udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, zerbitzuen sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia.
Gainera, aurten, lehen aldiz, turismo bulegoetan zein bisitariak hartzen dituzten ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak ere prestatu ditu UEMAk, euskaraz, ingelesez, katalanez, gaztelaniaz, frantsesez eta galizieraz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.