Martes, 5 de marzo 2024, 17:43
2011. urteko urriaren hasieran estreinatu zuen Hondarribiak Itsas Etxea Auditoriuma. Edozein ekitaldi kultural edo profesionala ospa daiteke bertan, ekipamendu itzela baitu. 13 urte pasa dira eta Hondarribiak harrotasunez erakusten du mundura hamarkada honetan hainbat ekitaldi hartu dituen eraikin hau.
Publicidad
Eraikina Portu auzoan bertan kokatzen da. Leku ezin hobea, auzoa hiriaren bihotza baita. Itsasoa eta arkitektura ederreko eraikinen artean aurkitzen dugu Auditoriuma, bere inguruan taberna, jatetxe eta denda eskaintza anitza egonik. Erakargarri guzti hauek osatzen duten ingurunea proiektuaren arrakastan ekarpen handia izan dute.
402 lagunentzako edukiera du Itsas Etxea Auditoriumak. Eserlekuen moldakortasuna da bere ezaugarri garrantzitsuenetariko bat eta hiru eremuetan banatuak agertzen dira hauek. Bigarren harmaila mugikorra da eta hirugarren harmailera egokitzeko aukera eskaintzen du, lehenengo bost ilarak eszenatokiaren azpian 'ezkutatuz'. Espazio zabala eta argia eskaintzeko aukera ematen du egokitzapen honek.
Auditorio moderno honek zerbitzu eskaintza handia dauka ere. Guztien artean, bere makinaria eszenikoa, argiztapen teknikoa, cinema proiekzio digitala, kontzertuetarako soinua, hitzaldiak edo zinema goraipatuko genituzke.
Publicidad
Aldibereko itzulpenerako gela, ekitaldien grabaketa edo bilera areto bezala erabili daitekeen erakusketa gela eskaintzen du ere Auditoriumak.
Azken urtetan zehar hiriko erreferente kulturala bihurtu da Auditoriuma. Bertan kontzertuetaz, erakusketataz, antzerkietaz, dantzetaz edo filmetaz gozatzeko aukera dute bisitariek.
Arlo askotako biltzarrak eta erreferente diren ekitaldiak ere ospatu izan dira Auditoriumean: Amua Musika Film Laburren Jaialdia edo Hondarribia Jazz Festibala jaialdiek Itsas Etxea Auditoriuma aukeratu dute egoitza bezala. Ospatutako ekitaldien artean beste hauek aipatu ditzakegu ere: Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusiak, Gabonetako merkatuak tokiko merkataritzaren lankidetzarekin eta informazio eta formakuntza jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko sailaren edo Turismo sailaren eskutik.
Publicidad
Itsas Etxea Auditoriuma
Dirección Matxin Arzu Kalea, 1
Teléfono 943 11 12 83
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.