Borrar
125 urtez gazteak hezitzen eta lanbideratzen
CIFP Fraisoro Eskola LHII

125 urtez gazteak hezitzen eta lanbideratzen

Fraisoro Eskolak lehen sektorearekin lotutako Oinarrizko, Erdi eta Goi mailako zikloak eskaintzen ditu eta gaur egungo lan mundurako langile kualifikatuak lortzeko erreferente bilakatu da

Lunes, 6 de mayo 2024, 17:10

Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Integratuak 125 urte baino gehiagoko ibilbidea darama hezitzen. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten Casa Modelo Fraisoro izenarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela. Ordutik etengabeko garapena izan du, garai berrietara egokituz, eta ikasleak lanerako prestatuz. Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko konpromezua eta ingurumenarekiko errespetua dira.

Ibilbide luze honetan, Fraisoro Eskolak aldaketa eta garapen handiak izan ditu. Eskolako bi ildo nagusiak hezkuntza eta lanbideratzea dira, eta horren adibide dira gizartearen beharretara egokitzeko 23/24 ikasturtean, hasi diren bi ziklo berriak: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Jardueretako Oinarrizko Mailako zikloa eta Elikagaiak Eraldatzeko Teknikaria Erdi Mailako zikloa.

Lehen eskaintzak, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jardueretako Oinarrizko Mailako zikloak, gazteak lehen sektorean formatzera zuzendua dago eta aukera on bat emango die Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ateratzeaz gain, Lanbide Heziketako titulazioa eskuratzeko. Horrekin, ikasten jarraitu edo lanbideratzeko aukera izango dute.

Bigarren eskaintzak aldiz, Elikagaien Eraldatzeko Erdi Mailako zikloak, elikagaien industriek askotan jakinarazi diguten langile kualifikatuen beharrak betetzeko aukera ona eskainiko die ikasleei. Ziklo honek lehengaien eraldaketa prozesuak bilduko ditu, hala nola esnekien eta kontserba begetalen prestakuntza eta haragiaren zatiketa eta eraldaketa. Beti bertako 'Km 0' produktuetara zuzenduta.

Horretaz gain, orain arte lehen sektorerako formazioan hain garrantzitsuak izan diren Erdi Mailako bi zikloak -Nezkazaritza eta Abeltzaintza; eta Lorezaintza eta Loregintza- eta Goi Mailako Baso eta Natura Ingurunearen Kudeaketa zikloa eskaintzen jarraitzen du Fraisoro Eskolak.

Metodologia Duala eta euskalduna

Ziklo guztiak bi ikasturtekoak dira eta D ereduan irakasten dira. Horrekin batera, Formazio Heziketa Duala eskaintzen du Fraisoro Eskolak, hau da, ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxean. Gainera, lan-poltsa zerbitzu propioa dute ikasleei praktikak edota lan eskaintzak zuzenean luzatzeko.

Honetaz gain, iristeko zailtasunak dituzten ikasleentzat (urrunetik datozelako, garraio publikoaren bidez iristeko zaila daukatelako, etab.) Fraisoro Eskolak barnetegia du, ikasle hauek eskolan bertan geratzeko aukera ematen diena astelehenetik ostiralera.

Lehen sektoreko langile kualifikatuak lortzeko erreferentea

Urte askotan eskaini diren ziklo hauek ere gizartearen beharretara eta hezkuntzako aldaketetara moldatzen joan dira urtez urte, sektorearekiko harremana duten enpresetako eskaeretara bideratuz. Horren adibide dira urtero eskolara iristen diren lan eskaintza guztiak eta baita enpresa espezializatu hauek langile kualifikatuak lortzeko erreferente dutela Fraisoro Eskola.

Bestalde, formakuntza arautuaz gain, Fraisoro Eskolak beste ikastaro ez arautu batzuk ere eskaintzen ditu, euskaraz nahiz gazteleraz. Ikastaro hauetako batzuk Lanbide-ren eskutik datoz, eta beste batzuk, eskolak berak antolatzen dituen etengabeko prestakuntza ikastaroak dira.

125 urtez eta orain arte bezala, Fraisoro Eskolak gizartearekin batera eboluzionatzen jarraituko du, ahalik eta ikasle kualifikatuenak hezitzen gaur egungo lan mundurako.

Fraisoro Eskola LHII

  • Helbidea Elbarrena auzoa, 12 - Zizurkil

  • Telefonoak 943 69 21 62 | 943 69 21 66

  • Emaila fraisoro@fraisoroeskola.eus

  • Webgunea www.fraisoroeskola.eus

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 125 urtez gazteak hezitzen eta lanbideratzen