Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 6 de mayo 2024, 10:51
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak zure ibilbide pertsonal zein profesionala diseinatu eta garatzeko aukera eskaintzen dizu. Osasun eta Gizarte arloan kalitatezko formazioa eta lan munduratzea oinarri, hezkuntza kooperatiboa ardatz duen Suhar hezkuntza proiektuaren bidez ikasketa-esperientzia desberdinak bizitzera gonbidatzen zaitu.
Gizarteak izango dituen eskakizun berriei erantzuteko, enpresekin batera diseinatutako erronken bidez etorkizunerako prestatzen joango zara. Ikasketa zerbitzuak eta erakunde, enpresa zein beste ikastetxeekin aurrera eramandako kolaborazio proiektuei esker, ikastolaren eremutik kanpo ere gaitasunak garatuko dituzu. Belaunaldiarteko sarea, Bzi-historia digitala, Ospitale birtuala, 3D biomodeloak, TAC simuladorea, Dementzia bizitzen eta Osasun mentaleko proiektua dira proiektu horien adibide.
Pertsona erdigunean izanik, zure garapen pertsonalean espazio seguru bat eskainiko dizu ikastolak eta eskura izango dituzu ongizate emozionaleko batzarra. Eraldaketa digitalean murgildurik gauden honetan, irakaslegoaren formazio espezifikoak eta ikastolako baliabideek gaitasun teknologiko-digitaletan trebatzeko aukera emango dizuete.
Teknologiak pertsonen mesedetan, eta gure ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko ikuspegi humanista eta balore etikotik lantzeko konpromisoa dute. Besteak beste, gela interaktiboa, 3D inprimagailuak, errealitate birtuala eta ziklo bakoitzerako puntako baliabide espezifiko digitalak erabiliko dituzu: TAC simuladorea, Diagnosi irudien posprozesatua egiteko softwarea, Teleasistentzia eta Telemedikuntzarako programak, Gizarte eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen lanketarako Snozelen gailua eta Hygehos izeneko ospitale birtualerako kudeaketa programa besteak beste.
Jasangarritasunarekin konprometitzeko eta ekonomia-zirkularreko proiektuetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Gizartean, ingurumenean eta osasunean inpaktua duten proiektu-kide izango zara ikastolak antolatutako boluntariotza eta batzorde anitzen bidez. Horien artean ongizate emozionaleko batzordea, eko-ordezkaria, euskara batzordea eta ekintzaile-teknologikoaren batzordea ditugu. Mundura irekitako euskalduna izan zaitezen, esperientzia internazionalak izateko aukera ere izango duzu, Erasmus, elkar-truke edo proiektu internazionalei esker.
Ekintzailea zarelako, ikastolak ekintzailetasuna garatzeko espazioak eskainiko dizkizu, Nazioarteko Ekintzailetasun Astea edo Berrikuntza eta Teknologia Digitaleko batzarkide gisa. Formazioa amaitu ostean ere, Inlan ikastolako lan poltsan parte hartzeko aukera izango duzu.
Hurrengo urtera begira, osasun eskaintza hedatuko dugu Eusko Autonomia Erkidegoan bakarra den Protesi-audiologia goi mailako teknikari zikloaren 2. maila jarriz. Bestalde, oinarrizko lanbide heziketako Ile-apainketako eta estetikako zikloan izena eman eta ibilbidea zentroarekin jarraitzeko aukera izango duzu.
Helbidea Kondeko Aldapa, 5 - Tolosa
Telefonoa 943 67 36 29
Emaila idazkaritza@inmakuladatolosa.eus
Webgunea www.inmakuladatolosa.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.