Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 6 de mayo 2024, 10:52
Miguel Altuna ikastetxeak, erdi eta goi mailako heziketa zikloen eskaintza zabala dauka. Hauez gain, Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna, Adimen Artifiziala eta Big Data espezializazioak eskaintzen dituen Gipuzkoako ikastetxe bakarra da Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroa.
Ikasturte bakar batean espezializatzeko eta gaur egungo lan merkatuaren behar berriei erantzuteko aukera paregabea eskaintzen du. Goi mailako zikloko tituludunek izango dute espezializazio horiek ikasteko aukera eta gertuko enpresetan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako prozesuak ezarri edo integratzeko aukera zabalduko zaie, enpresen eraldaketa digitalerako erreferentzia izateko aukerarekin batera.
Arlo teknikotik haratago, administraritza arloan ere, urte bakarrean Zuzendaritzari Laguntza goi mailako titulua eskaintzen du Administrazio eta Finantzak goi mailako zikloko tituludunentzat.
Espezializazioak alde batera utzita, eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren nortasunari erreparatuz gero, pertsonak prestakuntzaren ardatz nagusi direla ikusi dezakegu. Zeharkako gaitasunak eskuratzea, teknologia, garapen iraunkorra eta nazioartekotzea dira, besteak beste, prestakuntza zentro honen ardatz nagusiak.
Miguel Altuna ikastetxeak pertsonen aldeko apustua egin du, prestakuntza osoa oinarri hartuta. Horregatik, ikaskuntza ez da gaitasun teknikoetan soilik oinarritzen, baizik eta zeharkako ikuspegia ematen du. Bere lan-ildoa prestakuntza praktikoan oinarritzen da, eta horregatik, enpresen zeregina ere oso garrantzitsua da, arreta eta baliabideak eskaintzen dizkie, bai bere premiei erantzuteko eta baita haiekin batera egiten diren berrikuntza-proiektuetan ere.
Urtez urte, Lanbide Heziketako estatu mailako lehiaketa desberdinetan parte hartzeko aukera izaten dute Miguel Altunako ikasleek ere. Horren adibide, aurten ere Santanderren ospatu den torneatze lehiaketan, parte hartu duten 12 ikastetxeetako ikasleekin lehiatuz, Mayder Medina ikasleak, 3. postua lortu izana eta baita, orain gutxi Madrilen ospatu diren SpainSkills 2024 olinpiadetan, Miguel Altunako Oier Soto eta Mikel Sanchez ikasleek, Euskadiko selekzioko Mekatronika Alorra ordezkatu zuten eta zilarrezko domina lortu zuten.
Industria mailan, punta-puntakoak diren baliabide teknologikoak ere garrantzitsuak dira, eta horrek, hain zuzen ere, ahalbidetzen du ikasleek laneratzean jasan dezaketen arrakala teknologikoa murriztea. Garapen iraunkorraren aldeko apustua ere egiten du, bai ikastetxeak hartzen dituen erabakietan eta baita planifikatzen dituen erronka eta jardueretan ere. Eta, nola ez, Miguel Altunak nazioartekotzearen alde egiten du, bai ikasleen kasuan, bai irakasleen kasuan ere, horren erakusgarri da nazioarteko enpresekin lankidetzan egindako proiektuetan parte hartzea, besteak beste.
Industriatik ahalik eta hurbilen, ahalik eta eszenatoki errealenetan ikastea da Miguel Altuna zentroaren abantailetako bat. Horren ondorio dira ekipamendu eta tailer erdi industrialak, lan-ingurune oso digitalizatuak, Learning Factories bezalako metodologia aktiboak eta zeharkako konpetentzien indartzea. Irakasleak eta ikastetxeko zuzendaritza arduratzen dira eskualdeko benetako beharrak ezagutzeaz eta aldaketa-palanka gisa jarduteaz, prestakuntza egokituz eta bizitzan zehar pertsonen birkualifikazioa bultzatuz (reskilling eta upskilling).
Gaur egun, 400 enpresa baino gehiagok dute konfiantza Miguel Altunarengan, bai prestakuntza DUALean, bai tituludunen lan-poltsan. Horregatik guztiagatik, gizarteari irekita dagoen zentrotzat hartzen da, eta hainbat forotan parte hartzen du, eskualdekoak, nazio mailakoak zein nazioartekoak. Foro horietan parte hartzen du, eta ikasi egiten du, ikasleei ezagutzak transferitzeko, eta, ondoren, zirkulua ixten du, etorkizuneko erronkei begira aurrera egiteko, oraina ardatz hartuta eta iragana ahaztu gabe.
Miguel Altunan ingurune erabat euskaldunean lan egiten da, nahiz eta ziklo batzuk oraindik formatu elebidunean ematen diren. Eta mundu globalizatuari erantzuteko, ingelesak paper garrantzitsua betetzen du hezkuntza-prozesuan; horregatik, ingelesezko moduluak dituzten zikloak eskaintzen dituzte, eta arratsaldez, errefortzu-eskolak, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Frantsesa ere sartzen dute Zuzendaritzari Laguntzeko zikloko 2. mailan.
Teknologia da abiadura handian aurrera egiten ari diren faktoreetako bat. Bergarako zentroan badakite hori, eta, beraz, prestakuntza-eskaintza 4.0 industriarekin lotutako kontzeptuetara egokitzeaz gain, teknologia horiek erakundean txertatzen ari dira. Aldaketa horiek agerikoak dira espazio analitiko eta sortzaileetan, espazio exekutiboetan eta baita heziketa-zikloetako tailerretan ere.
Helbidea Agirrebidea, 2 - Bergara (Gipuzkoa)
Telefonoa 943 89 92 70
Web www.maltuna.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.