Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 6 de mayo 2024
Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak berritasun ugarirekin dator datorren ikasturtetik aurrera. Tolosako erdigunean dagoen paper eskola kudeatuko duenez, hezkuntza eskaintza zabaldu dute goi mailako hiru zikloekin –kimika industriala, fabrikazio mekanikoko diseinua eta gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa-, eta erdi mailako beste ziklo batekin -kimika instalazioak-. Guztira, hemeretzi heziketa zikloko eskaintza du: erdi mailako zazpi eta goi mailako hamabi.
Horrez gain, elkarlaneko robotika espezializazio ikastaroa eskaintzen du, baita arratsaldeko ordutegian langileentzako ikastaro ugari (lan-gabetuentzat, enpresentzako neurrira diseinatutakoak, etab.). Ikasketak euskaraz eskaintzen dira, hala ere, gaur egun, bertako ziklo batzuk eleanitzean ikasteko aukera dago, ingelesa txertatzen dutelako.
Aurreko urtean, estatu mailan bikaintasun zentroen sarea sortu zen, eta bertan, Tolosaldea LHII eskualde zein estatu mailako sektore estrategikoa den Mekatronika industrial arloan aukeratua izan zen, arlo hortan erreferente izateko apostua isladatuz. Ikasturte hontan zehar estatu mailako ikastetxeei mekatronikako zein metodologia berritzaileen formakuntzak eman ditu sare honen babesean.
Zentroko nortasunari dagokionez, Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua eta berritzailea bermatzen du, aro digitala aintzat hartzen du, askotarikoa da, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua, eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen die. Partaidetza, prestakuntza eta elkarlana oinarri hartuta, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak heztea du helburu, eta horretarako, irakaskuntza pertsonalizatua eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte.
Halaber, ekintzailetasunarekin konprometitutako institutua denez,Ikasenpresa programa ziklo guztietan ematen da. Honen helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea, zeharkako konpetentziak landuz.
Lanbide Heziketa Duala da Tolosaldeako LHII-ren beste ezaugarrietako bat. Lehenengo ikasturtean hiru asteko enpresa esperientzia izaten dute eta bigarren ikasturtean lan-enpresa prestakuntza partekatua dute ikastetxearen edukiak zuzenean enpresa munduan landu ahal izateko, honekin harremana zuzena izanez eta soldata bat jasoz. Hortaz gain, lantegietako praktikak egiteko beharra dute bigarren kurtsoko azken hiruhilekoan, eta hauek atzerrian egiteko aukera dago Erasmus+ programari esker.
Ikasleen mugikortasuna bultzatzen duen zentroa da, eta baita euren enplegagarritasuna ere. Ikastetxeak enpresekin betidanik izan duten harreman sendoa eta estuari esker, askorentzat etengabe lan eskaintzak kudeatzeko lan poltsa propio bat eskaintzen eta kudeatzen dute.
Hori dela-eta, geroz eta jende gehiagok aukeratzen du Tolosaldea LHII. Azken hogei urteetan institutuaren ikasle kopurua hirukoiztu egin da eta zentroaren hazkuntza etengabekoa da. Datorren ikasturtean bide bera jarraituko du lau ziklo berrien eskaintzarekin. Interesa baduzu, aurrematrikula egiteko epea irekita dago. Eman izena edo eskatu informazio gehiago zentroarekin kontaktuan jarriz.
Soldadura eta galdaragintza
Mekanizazioa
Mikroinformatika sistemak eta sareak
Instalazio elektriko eta automatikoak
Merkataritza jarduerak
Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza
Kimika instalazioak (berria)
Administrazio eta Finantzak
Mekatronika industriala
Automatizazioa eta robotika industriala
Sareko informatika-sistemen administrazioa
Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Eraikuntza metalikoak
Instalazio termikoak eta fluidodunen mantentzea
Egokitzapen fisikoa
Kimika industriala (berria)
Fabrikazio mekanikoko diseinua (berria)
Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa (berria)
Elkarlaneko robotika
Helbidea Santa Luzia, 19 – Tolosa
Telefonoa 943 65 11 47
Webgunea www.tolosaldealh.eus
Facebook @Tolosaldea
Instagram @tolosaldealhii
Twitter @TolosaldeaLH
Youtube TolosaldeaLH
Te puede interesar
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.