
Kardala LHII Akuakultura Eskola
Akuakulturako goi mailako teknikari prestakuntza Mutrikuko Kardala LHII Akuakultura eskolanSecciones
Servicios
Destacamos
Kardala LHII Akuakultura Eskola
Akuakulturako goi mailako teknikari prestakuntza Mutrikuko Kardala LHII Akuakultura eskolanJueves, 27 de marzo 2025, 09:02
Akuakultura gustuko dutenentzat, Mutrikuko Kardala LHIIn jaso dezakete prestakuntza egokia. Kardala LHII Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoen sarean barneratua dago eta bertan, Akuakulturako Goi Mailako heziketa eskeintzen da.
Akuakultura, uretako izaki guztien hazkuntzarako teknikak eta ezagutzak biltzen dituen arloa da, bai ur gazikoak, bai ur gezekoak, algak, moluskuak, arrainak, krustazeoak etab. Kontsumitzen ditugun muskuilu, ostra, txirla edo arrain gehienak, urraburuak, lupiak, amuarrainak gero eta gehiago akuakulturaren bidez ekoiztutakoak dira. Ikasleei eskeintzen zaien akuakultura heziketan animalien ongizatea ezinbesteko baldintzatzat hartzen da eta zeregin eta lan esparru guztietan txertatzen den alderdia da.
Kardala LHII Mutrikuko portuan kokatua dago, arrantzaleen kofradiaren egoitzan eta ur gazi eta gezetako bizidunen hazkuntza, elikadura eta ugalketa aurrera eramateko eta hauek ikertu ahal izateko behar diren ekipamenduez hornitua dago.
Akuakulturako Goi Mailako teknikari baten zeregina, orokorrean izakien ongizatea bermatuz, hazkuntza mota desberdinak planifikatzea eta aurrera ateratzea da. Lan esparrua oso anitza da: amuarraindegi batean hazkuntzaren arduradun, muskuilu edo ostra haztegi batean arduradun, Aquarium-eko
izaki bizidunen arduradun, akuarologiako dendetako langile, laborategi eta ikerketa zentruetako teknikoa, araztegietako langile, ekosistema naturalen birpopulaketarako teknikoa, akuakulturarako ingurumen-teknikaria, akuakulturarako patologietako teknikaria, arrantzaren eta akuakulturaren deribatu eta prestakin industrietako teknikaria.
Kardala, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaiko golkoko kostaldean dagoen akuakultura arloko ikastetxe bakarra da. Espainiako Estatuan beste sei bakarrik daude, Galizian, Katalunian, Andaluzian, Murtzian eta bi Kanariar irletan. Hori dela eta, Kardalan, Euskal Herriko eta kanpoko veste toki batzuetako ikasleak izan ohi direnez (Kantabria, Errioxa, Aragoi,...) ikasgai guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskeintzen dira.
Eskaintzen den prestakuntza erabat praktikoa da, ematen direnn prestakuntza ordu guztien bi herenak praktikoak izan ohi dira. Honetaz gain, irteera ugari antolatu ohi dituzte hazkuntzak egiten dituzten enpresak ezagutzeko eta ikastetxeen artean ere ikasle trukeak egin ohi dira, aurten Senperen dagoen Lycée Saint Christophe akuakultura eskolakin eta Catalunya- ko zein Cadiz-eko IEPAAC eta Zaporito eskolekin egin dira. DUALari esker, ikasleek praktikak enpresetan burutzen dituzte bai lehen mailan bai bigarren mailan ere, bigarren mailan gainera, bertako enpresetan eta ikerketa zentruetan praktikak burutzeko aukera izateaz gain Europar Batasuneko herrialde batean burutzeko aukera ere badute, Erasmus + programari esker, azken urteetan, esaterako, hainbat akuariumetan (Portugal, Irlanda, Italia) eta ikerketa zentroetan (Alemania, Grezia) egin dituzte.
Ikastetxearen konpromezuetako bat akuakultura sektorea indartzea da. Horretarako eragile desberdinekin harremanetan dago, administrazioarekin, arrantza sailarekin, unibertsitatearekin, enpresekin eta beraiekin hainbat elkarlan proiektu garatzen dira.
Akuakultura jasankorrari helduz egitasmo desberdinetan parte hartzen ari da, horietako bat, Dabeta-Alburejo deritzon proiektua da, bertan, helburua, «Liza aurata » espeziearen larba garapena eta bizi
zikloa optimizatzea da, espezie omniboroentzako prestatutako pentsua (arrai oinarririk ez duena), energia berritzaileak, digitalizazio sistemak eta ura aurrezteko ekipamentuak erabiliz.
Info
Helbidea: Portua, z/g 20830 Mutriku
Telefonoa: 943 60 71 37
Emaila: komunikazioa@kardala.eus
Web: kardala.eus
Instagram: @kardalalhii
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Miles de irundarras reviven los años 80 y 90 en la fiesta Flashback
Fernando De la Hera
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.