Oteitza

Oteitza Politeknikoa: Berrikuntza etengabeko Lanbide Heziketa, euskaraz

Zarauzko erdigunean dagoen Oteitza Politeknikoak lan munduratze tasa altuko lanbide heziketako zikloak eskaintzen ditu

Jueves, 29 de febrero 2024, 16:07

Oteitza Politeknikoa Zarauzko erdigunean, kalean bertan, hondartzatik metro gutxitara kokaturiko Lanbide Heziketa eta Batxilergoa dituen Ikastola da, Bitoriano Gandiaga Fundazioaren titularitatepean dagoena. Eskaintza osoa euskaraz dauka eta baita ikasleen arteko gelako giroa ere. Irakasleek egunerokotasunean ematen duten tratu hurbila, gertutasuna eta erronken bidezko «Ethazi» elkarlaneko metodologia kolaboratibo praktikoa ere goraipatzekoak dira.

Publicidad

Bertan Lanbide Heziketako ziklo industrialak aurkituko dituzu: Erdi mailako Mekanizazioa, Goi mailako Produkzioa eta Diseinua eta baita Erdi mailako Instalazio Elektrikoak, Goi mailako Automatizazio eta Robotika eta Mekatronika ere. Honez gai Abiadura Handiko Mekanizazioko Espezializazio programa bat ere badute. Guztiak ere, lan munduratze tasa altuarekin. Gero eta gehiago dira Unibertsitateko ikasketak bukatu ondoren lan munduratzea errazteko Goi Mailako ikasketa batzuk egitea aukeratzen dutenak. Lan bila bazabiltza, ez dago aukera hobeagorik!

Ikasketak 2 urtekoak izaten dira eta lehen urtea amaitzerako ikasleak enpresetan praktikak egiten hasten dira. Lehen ikasturtea amaitzearekin batera, DUAL lan kontratu bat sinatzeko aukera izaten dute eta ikasketak eta lana biak aldi berean uztartu diru sarrera baten laguntzarekin, aurten 2. mailako ikasleen erdia inguru Dual formatu honetan ikasten ari delarik. Oteitzan Euskadiko Lanbide Heziketako DUAL ikasketa tasa altuenetakoa dute. Tasa hau lortzeko noski, ezinbestekoa da enpresa kolaboratzaile sare zabala izatea. Ikasle guztientzat lan praktikak egiteko enpresa aurkitzeaz Oteitzan arduratzen dira.

Lehen ikasturtea amaitu orduko ikasleek dual lan kontratu bat sinatzeko aukera dute

Lanbide Heziketako lege berriarekin, 5.0 Zentru izateko aldaketa asko gauzatzen ari dira. Tknikatik bideraturiko Zuzendaritzako Egitura Berriak esate baterako. Betaurreko murgiltzaileak eta errealitate areagotua ere gelako hainbat aktibitatetan txertatu dituzte. Oteitzan Murgildu izeneko proiektuaren bidez, azken bi urteetan hainbat baliabide berri eskuratu eta instalazioak berritu dituzte. Aurten «Adimendun Nekazaritza» Berrikuntza Proiektu propioa ere koordinatzen ari dira Fraisoro eskolarekin batera.

Publicidad

Nazioartekotzean ere erabat murgilduta dabiltza. Alemaniako Leipzig-eko IFDT institutoarekin BeDaLA KA2 Erasmus + proiektua aurrera eramaten ari dira. Goi Mailako zikloetako hainbat ikasle, une honetan erronka bat lantzen ari dira Holandako Rotterdam-eko DaVinci ikastetxeko ikasleekin, martxoan Holandara joango direlarik. Ohiko moduan, lan praktikak ere atzerrian egin ditzakete eta aurten 5 ikasle aukera honi etekina atereaz, Maltara joango dira. Animatu eta izena eman web orriko galdetegian!

Info

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad