Borrar
Urgente Un ciclista de Azpeitia muere atropellado por un coche en Alicante y su hijo de 14 años resulta herido grave
Kimika arloko lan aukeren ateak zabaldu

Tolosaldea LHII

Kimika arloko lan aukeren ateak zabaldu

Tolosako zentroak erdi mailako kimika instalazio zikloa eta goi mailako kimika industrialeko zikloa eskaintzen ditu

Jueves, 27 de marzo 2025, 09:05

Tolosan, Paper Eskola eraikinean hamar urte inguru dira kimika arloko lanbide heziketako zikloak eskaintzen direla. Tolosa paperaren erreferente izan da aspalditik, eta 1965. urtean paper eskola deritzona sortu zen paperaren arloko ikasketak inguruko eta urrutiko paper fabrikatan lan egin nahi zutenei eskaintzeko.

Orduztik aldaketa handiak eman dira baina irakaskuntza eta papera beti joan dira eskutik eraikin honetan. Gaur egun Tolosaldea LHIIak kudeatzen ditu Erdi Mailako eta Goi Mailako kimikako ziklo hauek eta paperaz gain beste zenbait prozesu ere lantzen dira, sektore kimikoan dauden enpresetan lan egiteko aukera ematen dutenak. Beraz, fabrikazio prozesu bat ardatz bezala hartuz, ikasleak lortu behar dituen gaitasunak lantzen dira. Prozesu horietako batzuek papera, txanpua, garagardoa, pintura dira besteak beste.

'Bata zuriko' lanak uztartu

Honetaz gain, ziklo hauen beste ezaugarri nagusietako bat laborategiko edo 'bata zuriko' lana eta prokukzioko lana uztartzea da. Ondorioz, formakuntza hau jaso duen pertsona batek laborategi batean edo produkzio fabrika batean lan egin dezake, bi arloetako zeregin desberdinetan trebatzen delarik. Gainera, ikasle kopuruarengatik irakasleen eta ikasleen artean gertuko erlazioa dago. Honi esker ikasle bakoitzaren profilera egokitzen da irakaslegoa, tutoretza pertsonalizatua eskainiz.

Lan inserzio aldetik esan ikasketa hauek burutzen dituzten ikasleek aukera handiak dauzkatela lana aurkitzeko Euskadin dagoen sektore kimikoko enpresa uga rietan: papera, plastikoa, urtratamentuak, elikadura…

Euskadi mailan toki gutxietan aurki daitezke ikasketa hauek, eta Estatu mailan papera lantzen duten ziklo bakarrenetakoak dira. Eskolan aurkitzen den paper makinarekin ikasle guztiek egiten dute papera, enpresa mundura gehien gerturatu daitekeen makina delarik. Motibazioz beteta aritzen dira prozesuaren zati desberdinetan lanean paperaren kalitatea ahalik eta hoberena izateko.

DUAL Formakuntza, praktikak eta Erasmus+

Lanbide Heziketako beste edozein ziklotan bezala, lehen ikasturteko udaberrian hiru asteko praktikak egiten dituzte enpresa batean. Bigarren ikasturtean DUAL modeloan ikasketak eta lan mundua uztartzeko aukera ere badute. Gainera, Erasmus+ proiektuaren bidez praktikaldia atzerrian egiteko aukera dute eta nahi izan ezkero, ingeleseko errefortzu klaseak ere eskeintzen dira Tolosaldea LHIIn.

Azkenik esan kimika laborategi batek edo produkzio prozesu batek kuriositatea pizten dion edonorrentzat direla ziklo hauek. Taula periodikoa ez da buruz ikasi behar, produktu bat fabrikatzen ikasten da ikasi beharrekoa modu oso praktikoan.

Info

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kimika arloko lan aukeren ateak zabaldu