Borrar
Xabier Sarasola, Arantxa Gastesi eta Garazi Zabaleta
Musika eskola egungo beharretara egokituko da
Beasain

Musika eskola egungo beharretara egokituko da

Uda honetan burutuko dira Loinatz Udal Musika Eskolaren eraikineko eraberritze lanak

Lunes, 17 de marzo 2025, 09:29

Uda honetan burutuko dira Loinatz Udal Musika Eskolaren eraikineko eraberritze lanak. Egun 309 ikasle, 15 langile, 15 espezialitate, dozena bat musika talde hartzen ditu egunerokotasunean eta udalerrian duen eragin sozio-kulturala eztabaida ezina da. Behar beharrezkoa den eraldaketak espazioen kalitatean eta irakaskuntzan eragina izango du. Esku hartzearen balioaz jabetzeko Xabier Sarasola, Arantxa Gastesi eta Garazi Zabaletaren iritzia pisu handikoa da Loinatz Udal Musika Eskolaren lehenaz eta orainaz gehien dakitenak baitira.

Musika Eskolaren kokapena herriko beste lekuren batean izatea aztertu zen baina herri gunean egon behar duela garbi eduki duzue.

Xabier Sarasola: Musika Eskolak herrian duen garrantziaz ohartzeko, berari lotuta dauden talde ezberdinei begiratzea besterik ez dago, hala, Musika Banda, Harizko Orkestra, Trikitilari taldea, Goizeresi Txistulari Taldea, Loinatz Abesbatza, Narama Abesbatza, Txaranga, Perkusio taldea eta bertan dauden folk eta pop talde ezberdinak, urtean zehar herriari emanaldi ugari eskainiz. Guzti horrek, partaideen hezkuntzan, garapen pertsonalean, harremanetan eta aisialdian duen garrantziarekin.

Guzti hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da kokapena eta espazio egokiak izatea. Historikoki Musika Eskola plazan egon da eta horrela izan behar duela ikusi izan dugu beti, herriaren erdi-erdian dagoelako eta irisgarritasun arazorik ez duelako. Bestalde, musika taldeen irteera ugari herriko plazatik egiten dira, eta bertan egoteak ere asko errazten du lana, Usurbe Antzokia, Parrokia, Frontoi txikia, Plazapea, oso eskura daude eta horiek izaten dira gehienetan aktuazio leku Igartzako Jauregiarekin eta San Martingo Basilikarekin batera.

Bere sorreratik gabeziak atzeman baziren ere, zein izan dira urtez urte sortzen joan diren beharrak?

Arantxa Gastesi: 1977an Musika Eskola sortu zenean, jada leku falta zegoen: gela handi bakarra eta bi txiki zeuden 30 bat ikaslerentzat. Hori izan zen hasiera.

Gero eta diziplina instrumental gehiago eskaintzen hasi ginen beraz, gero eta leku gehiago behar genuen. Urte gutxitan 30 ikasle izatetik 600 ikasle izatera pasa ginen. Hasiera hartatik hamar urtera, egungo eraikina eraiki zen antzinako musika akademia zegoen toki berean. 2. eta 3. Solairuetan kokatu zen Musika Eskola. Hala ere, espazio berri hau ez zen nahikoa eta akats handiena eraikin osoan insonorizaziorik ez aurreikusi izana izan zen.

1992ko LOGSE legeak beste irakaskuntza eredu bat ekarri zuen, besteak beste, talde parte-hartzeari gehieneko garrantzia emanez. Beraz, entsegu gela gehiago izatea ezinbestekoa zen.

Ahaztu gabe, gainera, Loinatz Abesbatzak, Goizeresi Txistulari Taldeak eta Koxkola Txarangak Musika Eskolan entseatzen dutela. Musika Eskolak arautzen dituen lege berriak, besteak beste, espazio neurriak ezartzen ditu eta oraingoan guzti hori kontuan izango da.

Hobekuntza asko egin dira hornikuntza aldetik eta beti izan dugu Udalaren babesa. Asko kostatu da gaur egun gauden puntura iristea, Beasaingo Loinatz Udal Musika Eskolak merezi duen erreformaren atarira, hain zuzen ere.

Zuk parte hartu duzu Musika Eskolak izango dituen eraberritze proiektu honetako prozesuan. Nolakoa izan da?

Garazi Zabaleta: Musika Eskolak errotik behar zuen eraberritzearen erronkari eutsi behar zitzaiola garbi nuen hasiera-hasieratik eta, egia esan, Udalaren aldetik jasotako arreta eta erantzunarekin oso gustura gaude. Proiektuak bi fase dituenez, ez ditugu arazo guztiak lehen eraldaketa honetan gaindituko, baina, etorkizunean izango dugun Musika Eskolari begira ipini gaitu. Batetik, insonorizatutako gelak izateak, ikas-irakaskuntza prozesurako beharrezkoa den konzentrazioan eragin zuzena izango du. Bestetik, gelen tamaina egokitu eta handitzeak, hala nola, espazio berri gehiago izateak, pairatu ditugun arazo larriak gainditzen lagunduko digu. Funtsean, baldintza duinagoak eskainiko dizkiogu heziketari: gure lantaldeari eta ikasleari.

Dagoeneko egin dira eta ari gara aurrera eramaten akademikoki interesgarriak bezain aberatsak diren proiektuak, baina eraldaketak bestelako proiektu batzuk martxan jartzen ere lagunduko digu; guztia, herritarren ongizatea bultzatuz, musikak botere hori baitauka.

Musika eskola necesita su actual ubicación céntrica y accesible para el desarrollo de sus actuaciones

Xabier Sarasola Exprofesor

Desde su creación, se ha generado una constante necesidad de espacio y mejoras técnicas

Arantxa Gastesi anterior directora

Con el apoyo del ayuntamiento, las obras permitirán mejores condiciones para la enseñanza y los nuevos proyectos

Garazi Zabaleta actual directora

El proyecto de la cooperativa de iniciativa social Dar Dar pretende cuidar de la salud mental haciendo frente a la soledad no deseada

Proyecto colaborativo

Cuidar de la salud mental

La novedosa iniciativa que se está llevando a cabo con la colaboración de la cooperativa de iniciativa social Dar Dar se desarrollará en Beasain hasta diciembre de 2025. Tiene como objetivo cuidar y prevenir la salud emocional que está adquiriendo cada vez más importancia en la sociedad actual, ya que incide directamente en el bienestar integral de las personas. Participa en esta iniciativa una veintena de asociaciones locales junto con los centros educativos de Beasain.

El Ayuntamiento de Beasain tiene como prioridad principal el bienestar integral de la ciudadanía y dentro de este tiene mucha importancia el bienestar emocional. Por eso, la cada día más preocupante soledad no deseada puede afectar negativamente en la salud física y mental de personas mayores en entornos urbanos.

Este proyecto comunitario tiene un espíritu integral, horizontal y transversal. Promueve la participación de personas de todas las edades (niños, jóvenes, adultos, mayores). Tiene una visión inclusiva y presta especial atención a los colectivos y personas que puedan estar en situación de vulnerabilidad.

Elkarteek eta ikastetxeek parte hartzen dute, adin guztietako herritarrak elkartuz, osasun emozionala zaintzeko

Sensibilizar a la ciudadanía

Entre los objetivos del proceso de sensibilización de la ciudadanía está el detectar y prevenir situaciones de soledad no deseada. Para ello, mediante la representación teatral 'Zulo Beltza' se concienciará a la ciudadanía, adultos y jóvenes, sobre esta situación y mediante una dinámica participativa se harán aflorar las inquietudes, miedos, etc. de las personas.

Con la población juvenil, la representación teatral 'Hitzak' será el instrumento utilizado en los centros de primaria. El derecho a ser diferente, la exclusión y el bullying, el valor de las palabras para la comunicación y la resolución de conflictos están en el eje de esta actividad. Y en la elaboración posterior se abordarán temas como la soledad, las relaciones personales, el respeto en grupo, la empatía, etc. A través de las Dinámicas Participativas se llevará a cabo el diseño de diferentes acciones, programas o actividades.

Encuentro entre generaciones

La relación intergeneracional también construye Beasain

Para el bienestar y el progreso de Beasain es fundamental la relación intergeneracional y la conexión e intercambio entre beasaindarras de diferentes generaciones, especialmente jóvenes y mayores. A menudo, las generaciones parecen moverse por caminos paralelos sin cruzarse. Sin embargo, cuando esas generaciones se encuentran, Beasain se enriquece. La sabiduría de los mayores y el valor de los jóvenes no son contrapuestos, son complementarios.

Behin Batean Beasain' proiektuaren bidez, adinekoen bizipenak bildu eta gazteekin partekatu dira

El encuentro entre las dos generaciones beneficia a ambas y refuerza el tejido social beasaindarra, construye el sentido de pertenencia, lo que nos recuerda que todos, independientemente de nuestra edad, tenemos algo valioso que aportar. Por eso, es importante buscar puntos de encuentro intergeneracionales. Ahí, en esos momentos de unión, construimos un Beasain más unido, inclusivo y fuerte. Todo ello quedó patente en la experiencia vivida con el acto de presentación de la exposición 'Behin Batean Beasain'.

'Behin Batean Beasain'

A través del proyecto 'Behin Batean Beasain', promovido por tres emprendedoras de grado LEINN, se han recogido las vivencias e historias de personas mayores, brindándoles la oportunidad de sentirse escuchadas. Al mismo tiempo, se han fomentado las relaciones intergeneracionales para que las y los jóvenes puedan aprender de la experiencia de los mayores. Otro de los principales propósitos del proyecto ha sido prestar atención a las personas mayores que sufren soledad y abandono, mejorando su bienestar.

El proyecto se desarrolló en formato de entrevistas y exposiciones. Se ofreció a las personas mayores la oportunidad de compartir sus historias de vida a través de entrevistas y, posteriormente, estas historias se exhibieron junto con fotografías, permitiendo que la comunidad las conociese de primera mano. El objetivo es que las personas mayores se sientan escuchadas y respetadas, transmitir la memoria viva de los pueblos y reforzar la conexión entre generaciones.

Leire Artola Ugalde Alkatea

Beasain, beasaindarrekin

Gure herria etengabeko bilakaeran dago, eta gure eginkizuna da etorkizunera begira proiektu eta ekimen berriak garatzea, beti ere gure nortasuna eta herritarren ongizate integrala ardatz hartuta. Udal gobernua legealdi honetan zehar garatzen ari diren proiektuetan, zuek herritarrak, zaudete erdigunean.

Gure herritarren ongizate integrala da helburu nagusia. Ez dugu soilik osasun fisikoa zaindu behar; osasun mentala ere ardatz garrantzitsua izan behar da gure politika publikoetan. Gaurko gizartean, hautatu ez den bakardadea eta beste erronka psikosozial batzuk gero eta nabarmenagoak dira. Horregatik, osasun mentala zaindu eta prebenitzeko proiektuak garatu behar ditugu, herritar guztion bizi kalitatea eta ongiza-tea bermatzeko.

Promover el bienestar integral de las personas, con proyectos que fomentan la salud mental, la inclusión y la participación comunitaria

Gure ekimenak eta proiektuak pertsonen beharretara egokitu behar dira, eta horretarako, herritarren parte-hartzea ezin-bestekoa da. Beasaingo etorkizuna elkarrekin eraiki behar dugu, guztiok dugun ikuspegia eta esperientzia bateratuz. Gure herria ez da soilik gaur egungo belaunaldiarena; etorkizuneko belaunaldiei ere zor diegu herri bizi, jasangarri eta inklusiboa.

Azpiegituren eraberritzean, gure espazio publikoak pertsonen arteko harremanak sustatzeko, aisialdirako eta kulturarako guneak izatea da gure helburua. Komunitatea indartuko dugu, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntzeko espazioak sortuz.

Etorkizunera begira, elkarrekin lan egiten jarraituko dugu, gure herria biziago, osasungarriago eta zoriontsuago bihurtzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eskola egungo beharretara egokituko da