Secciones
Servicios
Destacamos
Badator donostiarron eguna, gure urtarrilak 20a. Donostiar batek idazten du, aita bizkaitarra eta ama Segovian jaioa. Txikitatik inguruan erakutsi eta irakatsi didate zeinen berezia den eguna guretzat, donostiarrontzat. Duela aste batzuk badira danbor soinuak inguruan, ilusioa nabari da, urduritasun puntu bat gugan, «Joxemaritar zar eta gazte», gure egun handia prestatuz, bakoitzak gure modura. Nola azaldu Segovian edo Bilbon zergatik den hain berezia Danborrada, nola azaldu Ameriketatik datorren jokalari bati zergatik mozorrotzen garen sukaldari eta soldaduz.
Danborrada sentimendu bat da guretzat, txikitatik bizitako sentimendu bat, hainbat bizipen on burura ekartzen dizkigun sentimendu bat. 24 orduz 'Bagera', 24 orduz «penak zokora», alde batera eguneroko eztabaidak, alde batera gure aurkariak. Gure albora ekartzen ditugu gure lagunak, gure etxekoak, gure ingurukoak, baina Donostiako martxaren lehen akordeak entzuten ditugunean gure inguruan dauden ezezagunak ere besarkatzen ditugu. Ez du axola, hor goaz 'Festara, Dantzara' txikitatik bizi izan dugun sentimendu horrekin denon artean irribarretsu, Sarriegiren musikaren atzetik une horiek dastatuz.
Gure kirolean bezala taldelan asko dago atzean, entsegu ugari, jende asko musutruk lan egiten beraien konpainiak aurrera ateraz. Gaur egun askotan faltan botatzen dugun auzolana ateratzen digu sentimendu honek. Nola ez da berezia izango gure jendearekin gozatzeko elkartzen bagaitu Donostiarron egunak. Gutxi gelditzen da, bostekoak emanda daude, staff-ak prest ditu gure jantziak, bandek eta megafoniek prest dituzte gure doinuak, epaileak txistu egin bezain azkar baloia zerura joango da eta harekin batera zerura gure bandera txuri-urdina. 40 minutuak 24 ordu bilakatu dira, garaipena gure esku dago, goza dezagun 'Kalerik Kale', bizi dezagun lagunartean «gu beti pozez beti alai» eta talde lanean erakutsi dezagun «Donostia bat bakarra munduan».
Gora Gure Donostia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.