Fruta-arbolen inausketa eta landaketaren inguruko ikastaroa

Fraisorok antolatu du azaroaren 11tik aurrera Zizurkilen

El Diario Vasco

Lunes, 3 de noviembre 2014, 17:36

Publicidad

Zizurkilen dagoen Fraisoro eskolak Hazirekin batera, 'Fruta-arbolak inaustea eta landatzea' ikastaroa antolatu du azaroaren 11n aurrera. Aitor Etxeandiak (Sagarlan) eskainiko du arratsaldeko 3etatik 7etara. Azaroararen 11n hasita, hilaren 12, 12, 25, 26 eta 27an elkartuko dira parte-hartzaileak. Abenduan berriz, aurreikusita dago ikastaroa 9an, 10ean, 11n, 16an, 17ane ta 18an izango dela. Urtarrilea, lau egunetan elkartuko dira 8, 13, 14 eta 15ean.

Ikastaroaren hasiera antolatzaileek aditzera eman dutenez pixka bat atzeratu da eta azken praktikak urtarrilean jarri ditugu, hotza izan arte ezin delako inausketa egin.

Ikastaroan klima, moforlogia, lurra, PH-a eta lurraren egitaraua, honen prestaketa, landaketa, txertaka, jateko sagarraren barietateak, sagardotarako sagarra, heldutasuna eta eta gaixotasunak landuko dira, besteak beste.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Fraisoro eskolako 943692166 telefonora deitu edo fpefraisoro@hazi.es helbidera idatzi. Ikastaroa euskaraz izango da, taldea osatzen bada. Bestela, gaztelaniaz egingo dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad