DV
Miércoles, 17 de diciembre 2014, 00:16
«Tolosako Udala eta herritarrak zoriondu beharrean gaude. Lortutako bilketa mailagatik ez ezik, gaikako bilketarako sistema eraginkorren multzoari beste aukera bat erantsi diotelako». Halaxe dio Tolosa Zero Zabor plataformak zabor bilketa sistema berriaren inguruan, bidalitako ohar prentsan.
Publicidad
Tolosa Zero Zabor taldeko kideek onartu dute Tolosako Udalak edu-kiontzi txipdunen bidearen hautua egin zuenean bere kezka zutela. «Ia 20.000 biztanle dituen udalerri honetan bilketak huts egiteko arriskua zegoela uste genuen», azaldu dute. Azkenean emaitza positiboa izan da eta, beraz, ez dute ulertzen «gaikako bilketa eraginkorra duten sistemak ezartzeko udal askok mantentzen duten jarrera ezkorra».
Plataformak adierazte duenez, aspaldian hasi ziren zenbait udal edukiontzi txipdun bidezko bilketa sistema bat ezartzeko asmoak azaltzen, baina orain artean, «hauen bidez zein emaitza lor zitekeen ez genekien, ez baitzen inon abian jarri». Sarritan aipatu izan dute Zero Zabor taldearen kideek esperimenduen bideak, hau da, emaitza berma dezaketela frogatu ez dutenak «ziurtzat jotzeak dakarren arriskuez, batez ere, gertatu izan den bezala, eredu hoiek bermedun sistemen alternatiba bezala aurkeztu eta han eta hemen zabaltzeak sortuko lukeen arriskuaz».
Modu honetan, Tolosako emai-tza onek «zabor edukiontzia birziklatzera kanpainarekin ematen ari garen mezua berresten dutela» uste du Zero Zabor taldeak. «Zabor nahasia jasotzeko edukiontzia eskura egotea eta hondakinak nahasteko aukera legezkoa izatea baitira gaur egun sortzen diren zabor kopuru itzelen eragile nagusiak», gehitu dute.
Udalerri zabor sortzaileei deia egin diete parte-hartze prozesu bat abiatu dezaten eta gutxieneko helburua betetzen duten sistemen arteko galdeketa egin dezaten. «Tolosak erakutsi du atez atekoaz gain, hainbat ezaugarritako mistoek eta edukiontzi txipdun bidezkoek lor dezaketela gutxieneko gaikako bilketa. Badago herritarrei zer galdetua, badaude alternatibak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.