Borrar

Ormaiztegiren 400. urteurreneko antzezlana aurkeztuko dute etzi

50 herritar inguruk hartuko dute parte gaueko 22:00etan Zubipe kiroldegian izango den saioan

DV

Jueves, 23 de abril 2015, 00:22

Ormaiztegik Gipuzkoako beste hogeiren bat herrik bezala aurtengo urtean hiri izendapena lortu zueneko 400. urteurrena beteko du. Aitzitik, beste herri asko bezala Ormaiztegi ere 400. urteurreneko ospakizunetan murgildurik dabil. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta ospakizun gauzatu dira, besteak beste lan mahaiak, hitzaldiak eta abar. Horietatik sorturiko beste hainbat ideia ere gauzatzear daudelarik. Horien artean besteak beste larunbatean antzeztuko duten antzezlana, 400 urteetako historia eszenatokira ekarriko dutelarik.

Nondik norakoak

Antzezlana larunbatean, gaueko 22:00etan Zubipe kiroldegian aurkeztuko dute. Herritarren partaidetzarekin burutuko den antzezlana da, bertan 50 herritar inguruk parte hartuko dutelarik.

Antzezlana zortzi pasartez osatua egongo da, bertan bilduko dituztelarik gure herriko 400 urteko historiaren lekukoak oholtza gainera ekarriz. Ormaiztegiren nortasunaren ezaugarri eta adierazgarriak izan ziren gertakari, pertsonai, kontakizunak... taularatuko dituzte. Besteak beste, Ormaiztegiren lehen urteak, Segurarekin bateratu eta ondoren herri izendapena jaso zuenekoak, bainuetxearen ingurukoak, liberal eta karlisten arteko gerrak, zubiaren inguruko gertakariak....

Antzezlanaren aurkezleak Iñaki Leturia, Goiatz Arana eta Leire Rodriguez izango dira. Eszenatokiaren prestaketaz eta egokitzapenak egiteaz Kontxi Simonarduratu da. Antzezlanean abestuko diren bertsoen egilea Manex Mantxola delarik.

Dagoeneko antzerkirako sarrerak herriko denda eta tabernetan salgai daude. Helduentzak 5euroko salneurrian eta 12 urte arteko haurrentzako euro batean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ormaiztegiren 400. urteurreneko antzezlana aurkeztuko dute etzi