Borrar
Horrelako argazkiak daude ikusgai azaroaren 1era arte Udaletxe azpiko aretoan eta Zumalakarregi Museoan.
Argazkialdia Ormaiztegira iritsi da

Argazkialdia Ormaiztegira iritsi da

Lobo Altuna eta Iñigo Royoren argazkiak egongo dira ikusgai azaroaren 1a arte

DV

Domingo, 4 de octubre 2015, 01:30

Argazkialdiak, Gipuzkoako argazkigintzan erreferente izateko 2013. urtean sortu zen argazki jaialdiak, bi hitzordu eta beste horrenbeste egoitza izan ditu aurten: maiatzaren 16tik ekainaren 14ra Andoainen izan ziren eta ostiraletik azaroaren 1a arte Ormaiztegin.

Herriko Udaletxe azpiko aretoan eta Zumalakarregi Museoko erakusketa aretoan bi erakusketa interesgarri antolatu dituzte: Gipuzkoako argazkilari ezagunenetarikoak diren Lobo Altuna eta Iñigo Royoren (biak DVko argazkilariak) lanak baitaude ikusgai.

Gipuzkoako herrien herenek 400 urte betetzen dituzte aurten udalerri gisa sortu zirenetik. Hau gogora ekartzeko, argazki erraldoiez (txikienak 2,5 m. x 2,5 m. neurtzen ditu) osatutako argazki-erakusketa izango da ikusgai hilabete osoan zehar.

«Aintzat hartzekoa dugun edozein argazki-jaialdik, erakusketez gain ikastaroak eta bestelako jarduerak izan behar ditu, argazkigintza eta, orohar, kulturaren arlo didaktikoa sustatzeko. Eta Argazkialdia'15 Irizar-en ditugunak ez dira nolanahikoak», diote jaialdi honen arduradunek.

Ormaiztegik 'October Children's Month'-en inguruan antolatzen den Hip Hip Urri programan parte hartuko du, atzo egin zen 3D Argazkigintza: XIX. mendean eta Orain tailerrarekin. Tailerra Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi museoak antolatu zuten elkarlanean, Zarauzko Photomuseumaren kolaborazioarekin. Tailerra Garbiñe Irizar argazkilariak eman zuen.

Datorren astetik aurrera, aldi berean, herrian zehar kokatuta dauden etxoletako baten barruan Ormaiztegiko zenbait argazkik osatutako erakusketa zabalduko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argazkialdia Ormaiztegira iritsi da