dv
Martes, 2 de febrero 2016, 13:30
Tolosako Lehen Auzialdiko 3. Instrukzio Epaitegiak 4 urteko haur batentzako izen aldatze eskaria baimendu du. Aurreneko aldia da Gipuzkoan, eta 2013ko auto baten ildotik joan da. Orduko hartan Arabako beste adin txikiko bati bere erregistroko izena emakume izenaz ordezkatzeko baimena eman zion Gasteizko epaitegi batek.
Publicidad
Chrysalkis EH elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, jaioberriaren sexu-organoak aintzat harturik gurasoek gizonezko izena jarrio zioten haurrari. Berak, ordea, adierazteko ahalmena izan zuenean neska zela aldarrikatzeari ekin zion. 2015eko urriaren 28tik bere nortasun agiriko izena senezko sexuari dagokiona da, 3 urtetik erabili ohi duen Luzia, alegia.
Transexualitate egoeran dauden adingabekoen sendiek osatzen duten elkarteak dioenez, adin txikikoentzako izen aldaketaren alde jotzen duten 30 auto daude; alabaina, irizpide orokorrik ezean erabakia epailearen esku geratzen da. Chrysalkis EH elkarteak eskatu du «erregistroko legediak espreski aurreikustea transexual adingabekoak izena aldatzea zein erregistroko sexuaren artezteari ekiteko aukera izatea, berorien funtsezko eskubideekiko errespetua bermatze aldera».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.