DV
Martes, 31 de mayo 2016, 00:13
Lazkaoko eskupilota taldeak aurrera egin zuen Herriarteko txapelketa gipuzkoarrean, pasa den ostiralean usurbildarrak kanporatu ondoren. Duela aste pare bat jokatu zuten Lazkaon final zortzirenetako joanekoa, Usurbilgo ordezkarien aurka, eta 2-1 nagusitu ziren pilotari usurbildarrak; baina pasa den ostiralean, kanporaketari buelta ematea lortu zuten lazkaotarrek, sei tantoren aldearekin final laurdenetarako pasea lortuz.
Publicidad
Hiru partida jokatu ziren Usurbilgo pilotalekuan, kadete, jubenil eta nagusien mailan, eta bigarrenaren ondoren, jubenilena alegia, berdinketa islatzen zen bi taldeen tanteoan. Lazkaotarrei, itxuraz kanporaketa aurka izanik, hirugarren partida irabaztea baino etzitzaien geratzen aurrera jarraitzeko eta azken momenturarte mantendu zen emozioa. Gaueko hirugarren eta azken norgehiagokan erabaki zen kanporaketa, lazkaotarrak 22-16 nagusitu zirelarik. Kanporaketa 3-3 amaitu zen, baina Lazkaoko taldea 96-90 nagusitu ziren azken tanteoan.
Eguna eta ordua oraindik finkatu gabe dauden arren, Lazkaoko pilotalekuan izango da hurrengo herriarteko norgehiagoka, asteburuan. Hernaniko ordezkariak izango dituzte aurkari Ander Garmendia, Iván Pajares, Manex Garmendia, Ander Ruiz de Larramendi, Mikel Insausti, Unai Bereziartu, Aitzol Lasa eta Xiker Olariaga pilotari lazkaotarrek.
Beste txapelketa batzuk
Herriartekoa ez da ordea pilotari lazkaotarrak lehiatzen diarduten txapelketa bakarra. Ordizia, Getaria, Olazti, Urretxu edo Lizarran ditu adibidez Lapkek ordezkariak, Tolosako San Juanetako lehiaketan edo Udaberri txapelketan. Azken egunetan Zaramagako hiru final ere lehiatu dituzte taldeko pilotariek, kadete, jubenil eta promesen mailan. Pilotaleku gasteiztarrean lehiatutako partidetatik, Kadete eta jubenilek ezin izan zuten Bergara eta Titin IIIko bikoteen aurkakoetan irabazi (22-15 eta 22-16 galdu zuten talde lazkaotarreko ordezkariek) baina Egiguren eta Garmendiak osatutako promesen mailako bikoteak bai. Hauek 06-22 nagusitu ziren Markinako Arrizabalaga eta Arrasateren aurkako azken partidan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.