Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Triziklo erraldoiak, trena eta puzgarriak izan zituzten, besteak beste, herriko plazan euren egunean lagun artean disfrutatzeko.
Aresoko haurrek bikain pasa zuten euren egunean

Aresoko haurrek bikain pasa zuten euren egunean

Gaurkoan, jaietako azken egunean, koadrilen eguna izango dute eta herri afaria eta gero, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia

ELISA BELAUNTZARAN

Jueves, 18 de agosto 2016, 00:21

Amabirjin jaien baitan, atzokoan, umeen eguna izan zen Areson. Goizean goiz, sumatzen zen plazaren inguruan musika eta zalaparta, bertan jarri baitzituzten umeentzako puzgarri eta jokuak. Eguraldi grisa izan arren, umeek ez zuten arazorik izan saltoka eta txiribueltaka ibiltzeko plazako belardian jarritako gaztelu erraldoian.

Gainera, triziklo erraldoiak, mahai jokuak eta bestelako tramankuluak izan zituzten euren eskura goiza bikain pasatzeko. Bestalde, pilota partidak ere izan ziren goizean Leitzako Aurrera pilota eskolako kideen eskutik.

Bitartean, herriko Urteaga mendian, plater tiraketa burutu zen. Igor Arraiagok irabazi zuen, ondoren Iban Pellejero eta Unai Onsalo sailkatu ziren. Arratsaldean, Patxin eta Potxinen eskutik izan zuten gozamena gaztetxoek. Ondoren, DJ Porruren musikarekin dantza egin zuten gustora. Gero, indarrak berreskuratzeko, bokadilo-jana izan zen plazan eta gauean Trikidantz taldekoekin dantzaldia.

Joselu Anaiak gaur

Jaietako azken eguna dute gaur Areson. Primeran amaitzeko koadrilen eguna izango dute eta goizean goiz dantza egiteko zain izango dituzte Jaiak txarangako kideak kalejiran herrian barna ibiltzeko. Gainera, koadrila bakoitzak hamaiketakoa eskainiko du herrian barna dabiltzan bitartean jarritako mahaietan.

Pake-Toki eta Larrea elkarteetako kideen artean prestatutako paella mahaian izango dute arratsaldeko 3etarako. Bazkaldu eta gero, jokuak izango dituzte. Gero, Aresoko ingurutxoa dantzatzeko aukera egongo da plazan bertan. Gauean, Guraso elkarteak antolatutako herri afaria izango da eta gauean Joselu Anaiak taldea izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aresoko haurrek bikain pasa zuten euren egunean