DV
Miércoles, 16 de noviembre 2016, 00:40
Ander Deunaren herriko jaiak iristear ditugula urtero bezala festen aurreko asteburuan eleganteen bilkura eguna izango da. Hain zuzen larunbatez, azaroaren 19an, izango da aurtengo eleganteen bilkura eguna. Aurtengorako ere egun osorako egitaraua prestatu da.
Publicidad
Egun osoan zehar garaiko jokoak izango dira; herriko denda, taberna eta zenbait lekuetan XIX. mendeko dekoratuak ikusteko aukera izango da, garai hartako erara atonduko dituztelarik. Garaiko autoen erakusketa ere ikusgai izango da. 108 argazkilari taldearen eskutik, errekreazio historikoak eta kolodioi hezearekin egindako argazkiak ikusteko aukera izango da.
12:30etik aurrera paseo elegantea egiteko aukera izango da, herrian zehar. Gainera, 12:00etatik 14:00etara bitartean, pintxo eleganteen III. lehiaketa burutuko da. Arana, Arantxa, Murua eta Txistu tabernek parte hartuko dutelarik. Pintxo partaideen osagai nagusia odolkia izango da. Pintxorik onenaren saria jasoko duen taberna garaikurrarekin saritua izango da. Bozka ematen dutenen artean Ormaiztegiko Kuko jatetxean bi pertsonen-tzako otordua zozketatuko da.
14:30ean eleganteen bazkaria, plazako karpan. Bazkariaren antolatzailea Ormaiztegiko gazte asanblada delarik. Bazkal ondoren bingo herrikoiean jolasteko aukera izango da. 18:00etan paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra burutuko da eliz atarian, dohainik izango delarik. Ordu bete beranduago, txokolate beroa dastatzeko aukera izango da eliz atarian, hau ere dohainik izangodelarik.
Laguntzaile eta antolatzaileak
Eleganteen IV. bilkuraren antola-tzailea Zumalakarregi Museoa da eta babeslea Ormaiztegiko Udala. Laguntzaileak, Ormaiztegiko gazte asanblada, Zumarragako eitza taberna eta Kuko jatetxea dira.
Publicidad
Antolakuntzako parte hartzaileak, jostun eta artisten lan taldea, garaiko kotxeen taldea, anacrónicos recreación histórica elkartea, Angel Elorza argazkilaria, Pagosa okindegia; Arantxa, A&m, Itsaso, Leun ileapaindegi eta estetika zentroak; Josetxo arraindegia; Iñaki autozerbitzua, Iris eta estankoa dendak. Arana, Arantxa, Murua eta Txistu tabernak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.