FELIX IBARGUTXI
Lunes, 20 de marzo 2017, 07:26
Hemeretzigarren Erlezain Eguna izan zen atzo Zegaman. Ohitura den bezala, Gipuzkoako Eztien Txapelketa jokatu zen bertan, eta Agustin Zabala hernaniarrak jantzi zuen txapela.
Publicidad
Gipuzkoako txapeldun berriak 61 urte ditu. Aita hil zitzaionean hasi zen erleak zaintzen. «1985ean hil zen, nahiko gazterik, eta gutxi ikasi nuen berarengandik, gutxi ibili nintzen eta. Pena hori daukat, berarengandik gehiago ez ikasi izana, baina badakizu, gaztetan parranda izaten duzu nahiago», esan zuen txapela jantzi eta gero.
Atzo irabazle gertatutako eztia mila lorekoa zen, baina gaztaina-lorea zeukan gehienbat. Agustin Zabalak Urumea bailaran dauzka erlauntzak; Ereñotzun, Aranon-eta.
Bigarren saria Belauntza Ramon Lopetegirentzat izan zen. Belaun-tzakoa da eta 75 urte ditu. Eta hirugarren saria, Arrasaten bizi baina orain dela 77 urte Mutiloan jaio zen Bittor Murgiondorentzat. Erlaun-tza gehienak jaioterrian dauzka.
Herritarren dastaketan, berriz, gustukoena Segurako ezti bat gertatu zen, Ageda Zeberiok aurkeztutakoa.
Hogeita bat eztiren artean aukeratu behar izan zuten epaimahaiko lagunek. Alegia, Gipuzkoako zazpi eskualdeetako hiru lehen sailkatuak pasa ziren Zegamako final handira. Lau lagun jardun ziren epaitzen: Egoitz Galartza (Gipuzkoako Erlezain Elkarteko albaitaria); Antton Olaizola (jateko sagarra ekoizten duena, Donostiako Unanue Zahar baserrikoa); Rafa Gorrotxategi (Tolosako gozogilea); eta Jokin Arrospide (Mahala enpresako jabea).
Ez omen zuten egiteko erraza izan, ezti gehienak oso antzekoak baitziren. «Nik esango nuke gaztaina gutxi daukatela iazko eztiek, badakizu, uda lehorra egin zuen eta», esan zuen Galartzak.
Beste arazo bat: barroa
Publicidad
Albaitari honek adierazi zuenez, azkeneko bi urteotan, liztor asiarraz gain, erlezainek buruhauste eta nahigabe askotxo izan dute barroarekin. Mozorro txiki bat da barroa, akaroen familiakoa. Erlekumeei ez ezik, helduei ere erasaten die; poliki-poliki barruko zukuak zupatzen dizkiete eta erlea ahulduz-ahulduz doa.
«Arazo aspaldikoa da barroa. Gertatzen dena da orain erabiltzen dugun tratamendura ohitu egin dela, eta botika aldatu beharrean gaude. Badirudi azido oxalikoarekin emai-tza onak izango ditugula», adierazi zuen Galartzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.