

Secciones
Servicios
Destacamos
YARZA
Domingo, 7 de noviembre 2021, 01:52
Iparraldeko tradizioa jarraituz, festa handi batekin egin zuen Agourrek Lizartzako gaztandegiaren irekiera eta sortu zeneko 40. urteurrena. Artzainak, hornitzaileak, langileak, banatzaileak, bezeroak... Agour-en parte hartzen duten guztiak izan ziren bertan, baita politikariak, Tolosaldeko alkate eta zinegotziekin, zein Eusko Jaurlaritzako sailburuordeekin, eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin.
Tradizioa eta modernitatea elkartu ziren ekitaldian. Joaldunak goizean inguruan aritu ziren eta adarraren doinura, hurbildu ziren guztiak. Koldo Intxausti apaizak egin zuen egoitzaren eta bertaratu guztien bedeinkapena.
Lehenengo Agour-berri Lizartzako egoitza inauguratu zuen Peio Etxelekuk, Iñigo Urkullu lehendakariaren, Bittor Oroz sailburuaren eta Iñaki Azpiroz alkatearen presentziarekin. Zinta mozketaren ondoren, instalazio berriak ikusteko aukera izan zuten. Jarraian, ekitaldi nagusia egin zen euskaraz, frantsesez eta gazteleraz. Peio Etxelekuk berrogei urteen laburpena egin zuen, 1981ean hogei «temerariok» osatutako taldeak gaztandegi bat sortu zuenean Heletan, Jean Etxeleku gidari zutela.
Hunkituta oroitu zuen bere aita, gaztandegi hura aurrera ateratzeko egin behar izan zuen lana gainerako kideekin batera: «Artzaiak konbentzituz gazta saltzerakoan ordainduko zietela». Apustu arriskutsu hark bere fruitua eman zuen eta «bidean hainbat oztopo» izan dituzten arren, gaur egun 163 abeltzainen esnea jasotzen dute egunero. Sebastian Lizasok ere artzainen eta abeltzainen lana goraipatu nahi izan zuen bere bertsoetan, baita prozesu guztian parte hartzen duten langile guztiena: «honetaz ere goza dezagun gazta zati bat jatean».
Lizartzara ia kasualitatez iritsi ziren, duela bi urte Casa Eceizako Jon Ander Torrea eta Arantxa Okiñenarekin topo egin ondoren. Gaur egun, Agour familiako parte dira gozoak ere. Gaztandegiaz eta gozogintzaz gain, txerrikien eta eraikuntza metalikoen atalak ere badituzte. Guztien artean 250 langile baino gehiago dituzte. Gaztandegiak ardi, ahuntz eta behi esnearekin egindako gaztak ekoizten ditu, Ossau Irati eta Idiazabal jatorrizko izendapenekoak horietako batzuk. «Sei lurralde historikoetako esnearekin egiten den gazta», adierazi zuen Etxelekuk.
Lizartzako egoitza berrian ia lau milioi euroko inbertsioa egin dute. Atzokoan Peio Etxelekuk ez zituen ahaztu nahi izan berau eraikitzea posible egin duten profesionalak ere eta banan-banan aipatu zituen. Iñaki Azpiroz alkateak Lizartzarentzat Agour bezalako proiektuek duten garrantzia azpimarratu zuen «herri bizi bat» lortzeko, «Euskaldunok, Euskal Herriak, iparrak, hegoak, horrelako zubi-lanak ere behar ditu eta gaurkoak ere balio dezala horretarako». Amaitzeko esanez, «jarrai dezagun lanean Lizartzan ere 40. urteurrena ospatzeko».
Inaugurazio eta urteurren ekitaldiarekin batera Guilde Internationale des Fromages, Gaztaren Nazioarteko Anaiarteak ekitaldia egin zuen kide berriak izendatuz: Arantxa Goenaga, Donostiako Goenaga esnetegikoa; Maria Mercedes Martinez Medrano Eroskiko kooperatibista; Camille Francois Santiago de Chileko Gazta Eskolako zuzendaria; Jean Michel Etxepare gazta-egilea; Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Ohorezko bidelagun izendatu zuten; eta, azkenik, Iñigo Urkullu Lehendakaria Anaiarteko Protecteur edo Babesle izendatu zuten.
Lehendakariak esker onez jaso zuen izendapena eta lehen sektoreak «Euskadin garrantzia berezia duen sektorea» dela adierazi zuen, «artzaintzari merezi duen aitormena eskaintzen zaio Agour etxe honetan, goi mailako ardi-esneaz gozatu ahal izatea. Ez hori bakarrik, artzaintzak erlazio handia du gure gizartean, ekonomian bai, baina baita paisaiarekin, kulturarekin edo ingurumenarekin». Honela, Agour «arragoa» bezala deskribatu zuen, «gure kultura, bizimodua eta garapena bultzatzeko etorri da».
Amaieran, bazkalordura bitartean, bertaratuek gaztandegia bisitatzeko aukera izan zuten aretoan etxeko elikagaiez osatutako hamaiketakoa eskaintzen zen bitartean: Agour-en gazta sorta zabala, baita urdaiazpikoak, eta marmeladak ere. Inguruan, berrogei panelek Agourren berrogei urteak errepasatzen zituzten: tradizioa, ama, artzainak, berrikuntza, langileak, banatzaileak... Enpresako parte diren guztiak presente izanez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.