Aduna
Agur herri kiroletako artistariSecciones
Servicios
Destacamos
Aduna
Agur herri kiroletako artistariBere tailerrera joatea harri jasotzearen historian murgiltzea zen. Harri bakoitzak zuen bere momentua eta, bisitan joaten zitzaiona 'entrenatzen' jar-tzeko gai zen boxeo zakuarekin. Alde batean kirola eta, bestean, artea. Gutxi izango dira Tolosaldean, baita Gipuzkoan ere, Iñaki Gorostidik egindako oroigarriren edota sariren bat ez dutenak. Herri kiroletako artista atzo hil zen 69 urte zituela.
Iñaki Gorostidi Astigarraga Adunako Apakintza baserrian jaio zen 1955eko uztailaren 11n. Gaztetxoa zela baserrira eramaten zizkieten pentsu zakuak jasotzeko erraztasuna zuen eta, hala, Jesus Mari anaiak eramandako harri batekin saiakerak egin ondoren, lehenengo harria 14 urterekin jaso zuen, Zizurkilgo Irazu baserrian gordeta zuten 125 kiloko harri zahar bat. Ordutik eten ez den erlazioa izan du harrijasotzearekin.
Garai hartako herri kirolen mundua ez zen gaur egungoa eta, markarik gabe, apustuen bidez egiten zen aurrera. Gorostidik Mendizabalen aurka egin zuen eta, gerora fama emango zion moduan, harria esku batekin jasota. Familian, garaiko gizarteko pentsamoldea jarraituz, ez zen ondo ikusia harrijasotzaile izatea, baina hainbat apustu egin zituen.
Dena den, soldaduskatik bueltan kirolez aldatu zuen, bere ezaugarriak zirela eta, boxeoa probatzera animatu zuten. Pisu ertainean 33 borrokaldi jokatu zituen, horietatik hamasei irabazi, sei baliogabe eta gainontzekoak galduta.
Garai hartan, Parisen ere bizi izan zen urtebetez. Hala ere, etorkizun garbirik ez eta, etxera itzultzea erabaki zuen. 72 kilora jaitsita zegoela ikusita, harri-jasotzera itzuli zen. Pisu horretan aurkaririk gabe geratu zen laster eta, horrela, marka pertsonalak jartzen hastea erabaki zuen. Horretarako, bere lehengusua den Paco Ibáñez abeslariarekin bi ekitaldi berezi antolatu zituen, musika eta harrijasotzea uztartzen zutenak. Eibarren 180 kilokoa jaso zuen esku bakarrarekin eta Tolosako jaialdian 175koa jaso behar zuen. «Ondo ikusten nuen nere burua eta 185 kilokoa eraman nuen. Baina gutxi iruditzen zitzaidan horrekin bakarrik joatea eta 200 kilokoa banuenez, hori eraman eta kilo batzuk gehitzea pentsatu nuen», oroitzen zuen betirako geratu zen markaren jatorria. Azkenean, zortzi kilo gehiago gehitu zizkioten eta oraindik hautsi ez den marka jarri zuen: 185 kiloko zilindroari lau jasoaldi eman zizkion esku bakarrarekin (pertsona batek jaso duen pisurik handiena, bere pisuaren bikoitza esku batez) eta 208 kilokoari bi eskuekin bitan.
Gerora harri handiagoekin saiakera egiteko ideia bazuen, baina diru faltak eta lesioak, kirolari bizitzaren amaiera ekarri zioten. Baserrian harri ugari gordetzen zituen, baita bere kirol ibilbidearen inguruko kartelak, egunkariko orrialdeak...
2007tik, Iñaki Gorostidik jarritako marka oroitzeko Gorostidi Harria antolatzen da. Harrijasotze jaialdiaren baitan, Iñakik jasotako harriak altxatzeko aukera izaten duten parte hartzaileek. Inork ez zuen hala ere bere marka haustea lortu.
Herri kirol mundua, baina, ez zuen alde batera inoiz utzi, kirolari gazteen laguntzaile eta entrenatzaile izan baitzen. Beti zegoen saiakera egin nahi zuenari laguntzeko prest, bere garaian ez baitzeuden horretarako eskolak. Lanbide bezala ere, harria hartu zuen bidelagun. Harrijasotzeko harriak konpontzen hasi zen eta, ondoren, miniaturak egiteari ekin zion bai garaikur bezala, baita oroigarri gisa ere. Euskal Herriko ikur bihurtu ziren hein batean, herri-kirolen atzera. Atzo harrijasotzea umezurtz geratu zen, Iñaki Gorostidiren heriotzarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.