Borrar
Inge Goikoetxea gaztea lasai bizi da Gaztelun, naturaz inguraturik eta lagunekin osatu duen sega taldearekin disfrutatzen. Jose Mari López
Gaztelu | 90 urte zurekin

«Aitonaren omenez saiatzen naiz segan»

Gaztelu. Lagunarteko jolasetan «kuriositatez» murgildu zen segan Inge Goikoetxea Arrizurieta gazteluarra eta aurten Euskal Herriko Sega Ligan bigarren izan da

Domingo, 1 de diciembre 2024, 07:18

H

erriaren jatorriaren inguruko mito eta legendaz inguratuta dago Gaztelu, baina istorio horietatik haratago, herri-kirolek etorkizuna dutela erakutsi dute herriko gazteek. 1980-90 hamarkadara arte futbol zelai zena, gaur egun beste kirol baten erdigune bihurtu da Gaztelun.

Duela bost urte sega taldea sortu zuten, gaztetxo talde baten ekimenari esker. «Arratsalde batean ginen denok herriko plazan eta Joxe Gabirondo segalaria ari zen frontoiaren atzeko belazean segan. Gerturatu eta galdetu genion ea erakutsiko zigun eta hortik hasi zen dena», azaltzen du Inge Goikoetxea Arrizurieta segalari gazteak.

Ordutik, Joxe Gabirondo han segan ikusten zuten bakoitzean gaztetxoak beragana gerturatu eta ikasten jarraitzeko aukerarik ez zuten galtzen. Beraien gogoa ikusita, Gabirondo pixkanaka talde hura hobeto antolatzen hasi zen: WhatsApp talde bat sortu eta horren bidez ordutegiak zehazten hasi zen.

Gaur egun hogei bat gazte daude taldean, lau urtetik gorakoak, eta Gabirondoren gidaritzapean entrenatzen jarraitzen dute aste-bukaera goizetan. Inge Goikoetxearentzat sega «berezia» da. «Nire aitona, José Manuel Arrizurieta, segalari oso ona zela badakit, amak esanda, nik ez nuen ezagutu bera segan». Aitonak ez zuen inoiz txapelketatan parte hartu, baina bere lan ona ezaguna zen Leitza inguruetan. Gazteluko Herri Kirol Taldeari esker, «horri pixka bat eusten saiatzen naiz, bere omenez ere segan pixka bat ikasten, baino aldi berean segan gustora aritzen naizelako».

Etxean ere ez ziren harritu segan hasiko zela jakitean. «Etxean beti animatu naute eta ondo ikusi dute; baserrian nola bizi naizen, azkenean ez zen gauza arro-tza», dio.

Taldea martxan hasi eta urtebetera edo, gaztetxo hauek Zaldibian sega erakustaldia eskaini zuten. Hori eta gero, taldeak sendotasuna hartu zuen eta urte batzuk badaramatzate Euskal Herriko Sega Ligan parte hartzen. Gazteluarrek gaztetxoen mailan lehiatzen dute, batzuk gaztetxo helduetan eta besteek gaztetxo txikietan.

Urte hauetan egindako lana fruitua ematen ari da eta gazteluarrak adintxikikoen artean gehiengoa ziren uda honetan jokatu zen txapelketan. Inge Goikoetxea txapeldunorde izan zen Goiatz eta Udabeko saioetan bigarren egin eta Leaburun irabazi ondoren. Hala ere, laster mailaz igotzea tokatuko zaio hamabost urteko gazteluarrari. «Laster helduekin tokatuko zaigu, ze ez dago jende asko». Kirol minoritarioa izanik, Gazteluko gazteek errelebo falta ere sumatzen dute.

Nork esango zuen, garai bateko futbol zelai erdibitua segaren biziberritzerako gune bihurtuko zenik. Gazteluko Ostatua Herri-Kirolen museo ere bihurtu dute. Hala ere, herriko leku gustukoena aukeratzeko momentuan, mendi aldera jotzen du: Minatxuri eta Arburuko harkaitza ditu gogokoen.

GAZTELU

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

176

Euskaldunes (2021):

90,17 %

18,96 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

5,7 %

Renta personal (2021):

22.229 €

Altitud:

454 m.

Superficie:

928 Ha

GAZTELU

Tolosaldea

Comarca:

Habitantes:

176

Euskaldunes (2021):

90,17 %

18,96 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

5,7 %

Renta personal (2021):

22.229 €

Altitud:

454 m.

Superficie:

928 Ha

GAZTELU

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

176

Euskaldunes (2021):

90,17 %

18,96 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

5,7 %

Renta personal (2021):

22.229 €

Altitud:

454 m.

Superficie:

928 Ha

GAZTELU

Comarca:

Tolosaldea

Habitantes:

176

Euskaldunes (2021):

90,17 %

18,96 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

5,7 %

Renta personal (2021):

22.229 €

Altitud:

454 m.

Superficie:

928 Ha

Nire herria

- – Nolakoa da Gaztelu?

– Herri oso lasaia da, naturaz inguratuta alde guztietatik.

- – Zer da Gaztelun bizitzearen onena?

– Herri txikia denez, lasaitasun handia dago.

- – Eta txarrena?

– Herri txiki askotan gertatzen den bezala, tamalez ez dago dendarik eta garraioa behar da gauza batzuetarako.

- – Zein da herriko leku kuttunena?

– Mendia asko gustatzen zait eta, lekuren bat aukeratzekotan, esango nuke Minatxuri eta Arburuko arkaitza ditudala gustukoenak.

(43-88)

Eta hurrengo igandean... Getaria

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Aitonaren omenez saiatzen naiz segan»