Borrar
Aurten 65 pilotarik hartu dute parte Gabonetako Topaketan. A.U.
Alegia: Alegiako Gabonetako Pilota Topaketako finalak, gaur
Alegia

Alegiako Gabonetako Pilota Topaketako finalak, gaur

Jaialdia 16:00etan hasiko da eta maila ezberdinetako finalak jokatuko dira

A. N.

Viernes, 30 de diciembre 2022, 00:08

Gabonetako Topaketak hogei urte bete ditu aurten Alegiako, Altzoko, Amezketako, Ikaztegieta eta Abaltzisketako pilotari gazteen parte hartzearekin. XX. edizio honetan 65 pilotarik parte hartu dute. Astelehen eta asteartean jokatu zituzten sailkapen partidak eta gaur, gaur ostirala, 16:00etatik aurrera, izango dira maila ezberdinetako finalak.

Honela, prebenjamin mailan, Aritz Renobales eta Aieko Azpilgainek Izadi Beloki eta Ekhi Gorostidiren aurka jokatuko dute. Benjamin mailan Naikari Garcia eta Enaitz Romero bikoteak Aiur Gorostidi eta Amaia Jauregi izango ditu aurkari; alebin mailan Anas Naji eta Xabat Artolak Aitor Mujika eta Aitor Artearen aurka jokatuko dute eta kadete mailan, Ametz Gorostidik eta Oihan Fresnedak Harkaitz Murua eta Odei Garmenduaren kontra arituko dira.

Udaletxeko ordutegia

Gaur, udaletxeko bulegoak itxiko dira 13:00ean. Beraz, 9:00etatik 13:00etarako ordutegian egongo dira publikoarentzat zabalik. Urtarrilaren 2tik aurrera zerbitzua normaltasunez eskainiko da, 9:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alegiako Gabonetako Pilota Topaketako finalak, gaur