Secciones
Servicios
Destacamos
M.C. ELORZA
iDiAzAbal.
Jueves, 18 de junio 2020, 00:23
Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak 'Haize-lekuak' (Albedania) bere lehen eleberria aurkeztu berri du Donostian. Errenteria Hiria sario jaso eta gero eman du Telleriak eleberrirako jauzia eta horretarako bere amonaren umetako oroitzapenak hartu ditu oinarritzat, «batez ere, historian oharkabean pasatzen diren horien ikuspegitik mundua kontatzeko».
Egilearen hitzetan ez da Gerra zibilari buruzko eleberri bat, baizik eta egoera zail horretan aurrera atera beharra daukan familia eta, bereziki, neskato bati buruzkoa. Hauxe da deskripzioa: «Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere».
Liburua astelehenetik aurrera salgai dago ohiko liburutegietan nahiz sarean. Baina paperezko formatuaz gain, edizio elektronikoan erosteko aukera ere emango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.