Tolosa Goierri
Aralarren Ugatzaren berreskuratzea azaltzeko hitzaldia gaurTolosa Goierri
Aralarren Ugatzaren berreskuratzea azaltzeko hitzaldia gaurA. N.
amezketa.
Martes, 18 de marzo 2025, 08:23
Aralarren lehenengo aldiz ugatz kumea jaio zen iaz, 'Araitz' izenekoa. Hori ahalbidetu duen urteetako lana azalduko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek gaur Pernando Amezketarra kultur etxean 18:00etan eskainiko duten hitzaldian.
Publicidad
Ia hogeita hamar urte baino gehiagoko lanaren emai-tza izan zen pasa den urtean Araitz jaio eta bere lehen hegaldia egitea. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren elikadura puntu bat ezarri zuen hasiera batean, espezia bertan finkatu zedin. Urte hauetan guztietan, ugatz bakartiak gerturatu izan diren eta 2016an lehen bikote egonkorra sortu zen. 2024an, Muel eta Eder ugatz-bikoteak lehen kume arrakastatsua hazi zuen, Araitz izenekoa.
Ugatzaren berreskurapen prozesua sendotzeko eta espeziearen elikadura berma-tzeko asmoz, elikadura puntu berri bat ezarri da Amezketako lurretan, Elordiko bordaren inguruan, hegazti hauek behar dituzten baldintza egokiak eskaintzeko helburuarekin.
Gaur arratsaldean emango dute hitzaldian, Gipuzkoako basozainek ugatzek naturan duten garrantzia azalduko dute eta, Nafarroako basozainekin elkarlanean, Aralarren finka-tzeko egin diren ekintzen berri emango dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.