
Zaldibia
Arratsalde eguzkitsua plaza berriaren azken proiekzioaren aurpezpenerakoSecciones
Servicios
Destacamos
Zaldibia
Arratsalde eguzkitsua plaza berriaren azken proiekzioaren aurpezpenerakoJOSU ZABALA
ZALDIBIA.
Viernes, 23 de junio 2023, 23:40
San Joan bezperako suarekin batera, zadibiarrek ospakizunari heltzeko beste arrazoi bat izan zuten atzo. 'Ertzetik Erdira' proiektuak azkenik 'argia' ikusi zuen arratsaldean.
Xotil Natkek, Innsbruckeko unibertsitatean arkitektura irakasleak, inork baino hobeto ezagutzen du proiektua, eta azken egunetako esfortzua nabarmendu nahi izan zuen «Azken asteak gogorrak izan dira ikasle, irakasle eta proiektuko arduradunontzat. Lan asko egin behar izan dugu, jakitun bait ginen 'lana aurkezteko eguna' gertu genuela. Goizeko lehen ordutik gauera lan egin dugu, eta gustora gaude lortutakoarekin» .
Lan egiteko moduaren nondik norakoak ere azaldu zituzten, plaza inguruaren antolaketa nola antolatu duten gogoratuz eta bertan aplikatu duten jakintza bereiztuz «Plazako gunea 7 'gune' edo taldetan banatu dugu. Hauetako talde bakoitzean, ikasle talde bat kokatu dugu, lana modu eraginkorrean banatu eta lortu nahi genuen helburua definituz».
Lantaldea zazpi eginkizun ezberdinetan banatzea erabaki zuten. Lehen talde batek, topografiaren lanketan oinarritu zuen haien eginkizuna. Plaza inguruan kokatzen diren tabernen terrazak maila berean jartzeko helburuz, plazako beheko aldetik goiko aldera dagoen 2 metroko ezberdintasuna berdintzeko lan egin dute. Beste talde batek, eliza ondoan kokatzen den parkearen inguruan oinarritu zuten lana, haur zein helduentzat baliagariak diren elementuak sortzeko. Hirugarren talde batek, eseri zein etzateko bankuak eraiki zituen, plazako puntu ezberdinetan kokatzeko. Beste ikasle batzuk, kokatu nahi den estalkiaren antzekoa den eraikin bat eratu zuten, herritarrek honen itxura ezagutzeko. Errekara sarbidea indartzeko ere, hormigoizko bloke batzuekin lanketa egin zuen beste talde batek (harrizko zubi alboan). Sukalde malgu bat ere sortu zuten ikasleek, herritarren erabilera anitzetarako (parrila eta guzti) eta azken talde batek, elizaren estalkia berreskuratzeko eraikin bat sortu zuen. Herritarrak, goizean zehar, gune desberdinak ezberdintzeko asmotan, markak margotu zituzten plaza inguruan, hauei begiratzean, ikasleen plana errazago ulertzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.