
Tolosaldea
Asiako liztor beltzaren aurkako tranpatze-kanpaina jarri dute abianTolosaldea
Asiako liztor beltzaren aurkako tranpatze-kanpaina jarri dute abianTolosaldea
Jueves, 20 de marzo 2025, 21:03
Urteak dira Asiako liztorra (Vespa velutina nigrithorax) eskualdean detektatu zela, eta aurten, eskualde mailako kanpaina jarri dute martxan intsektu inbaditzaile honen populazioa kontrolatu eta murrizteko helburuarekin. Horrela, Asiako liztorra harrapatzeko tranpak jarri dira eskualdeko herrietan.
Publicidad
Liztor mota honek kalte ugari eragiten ditu ingurumenean, nekazaritzan eta osasun publikoan. Jatorriz, Asiako hego-ekialdekoa da, eta «kalte larriak» eragiten ditu tokiko ekosistemetan, baita bertako biodibertsitatean ere, bereziki, polinizaziorako funtsezkoa den erle beltzari. Gainera, liztor mota honek «arriskua sortzen du bertako faunarentzat, nekazaritzarentzat eta osasun publikoarentzat», Ainhoa Azpeitia Zizurkilgo ingurumen eta nekazaritza teknikariak azpimarratu bezala.
Eskualde mailako kanpainak liztor-populazioa murriztearekin ekosistemaren oreka berreskuratzen lagundu nahi du. Izan ere, liztor beltzak mehatxupean sentitzen direnean oldarkorrak izan daitezke, eta ziztadek erreakzio alergiko larriak eragin ditzakete. Beraz, populazioa murriztean ingurune seguruagoa sortzen da, baita pertsonentzako ere.
Bertako erleentzako mehatxua izateaz gainera, intsektu espezie espezie ezberdinak harraptzen dituzte. hauek lore eta landreen polinizaziorako ezinbestekoak dira. Nekazaritzan ere kalteak eragiten dituzte, fruituak ere jaten baitituzte. Tranpa kanpainak kalteak murriztea du helburu, eta, aldi berean, prebentzioaren bidez epe luzerako gastuak ere gutxitzea, besteak beste, habiak kentzeko lanak eta osasunari eragindako gastuak saihestuta.
Iaz, Zizurkil izan zen kanpaina honetan aitzindari. 34 tranpa jarri ziren martxoa eta apirila bitartean, eta sei astetan 954 Asiako liztor harrapatu ziren. Aurten, kanpaina Tolosaldeko herrietara zabaldu da, hainbat eskolen parte-hartzearekin. Lehengo urtean hamab kabi kendu ziren Zizurkilen eta aurten 24 tranpa jarriko dira. Bi tranpa mota erabiliko dira eta astean behin berrikusiko dira, likido erakargarria berritu eta bertan eroritako intsektuen kontaketa egiteko. Beste herriei dagokionez, adibidez, Anoetan hamar kabi agertu ziren eta, horrenbestez, 20 tranpa jarri dira, bai herrigunean, zein mendi aldean.
Publicidad
Bestalde, Asiako liztorraren habiak edo banakako bakartiak antzemanez gero, Udalean jakinarazi behar dela gogorarazi dute, había deuseztatzeko protokoloa martxan jarri dezaten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.