Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Miércoles, 25 de mayo 2022, 00:16
Eguraldi onaz lagunduta ospatu zen igandean Txindokiko kilometro bertikala. Berrehundik gora korrikalari atera ziren Larraitzko irteeratik Ñañarriko gaineraino dauden 3,6 kilometro zuzenenak, 980 metroko desnibel positiboarekin, ahalik eta denbora gutxienean osatzeko.
Irteera guztiek batera, neutralizatua, egin zuten Gaintzarako bidegurutzeraino, eta hortik aurrera hasi zen lasterketa. Senide, lagun eta ikusle ugari gerturatu ziren ibilbidera parte hartzaileak animatzera. Asier Larruzea izan zen helmugara iristen lehena 35 minutu eta 59 segundotan. Bigarren Mikel Beunza izan zen eta hirugarren Ricardo Cherta. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar izan zen garaile, 44 minutu eta bost segundotan, bigarren Ainara Urrutia eta hirugarren Combarieu Maud. Junior mailan, 19 eta 20 urtekoetan, Aitor Ugarte izan zen irabazlea, 38 minututan, bigarren Gaizka Lasa izan zen eta hirugarren Mikel Gonzalez. Jubeniletan, 17 eta 18 urte bitartekoak, Ibai Angulok irabazi zuen 42 minutu eta 14 segundotan, bigarren Julen Bereciartua eta hirugarren Ander Oyarbide.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.