Las diez noticias clave de la jornada
Idatziak eta magmatiko formak ikus daitezke erakusketan. A.E.

Auxtin Zamoraren erakusketa ikusgai Ardixarran

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Martes, 21 de septiembre 2021, 00:30

Auxtin Zamora idazlearen 'Su-hatsa' erakusketa ikusgai dago Ardixarra etxean. Erakusketan ikus daitezke zenbait euskal idazleen 2021eko idatziak, Hatsa elkarteko kideek aukeratuak. Idatzi bakoitzak aluminioz egindako forma magmatiko bat dauka alboan.

Publicidad

Erakusketa urriaren 7a arte egongo da zabalik, asteburuetan, turismo bulegoaren ordutegietan: ostiralean 17:30etik 19:30era. Larunbatean, 11:00etatik 14:30era, eta 16:30etik 19:30era. Igandean, 11:00etatik 14:30era.

Auxtin Zamora Durruty Senperen jaio zen 1943an. Amona Segurakoa zuen eta motibo horrek eraman du erakusketa Segurara ekartzea. Idazle eta poeta, euskaltzain ohorezkoa da 2018tik. Hatsa elkartearen sortzailea, elkarteko kideek euskal idazleen testuak aukeratzen dituzte eta gero berak magmatiko forma batzuekin osatzen du erakusketa. Aluminioz egindako forma hauei dagokionez, Auxtinek dio «aluminio urtua segundo batez gogortzen da, forma ezberdinak hartuaz. Suertearen laguntzarekin egin ditut forma hauek, sumatuaz suerte hitza suaren familiako dela. Ulertuaz, gainera, suak bere erdian sortzen dituen magmatiko formetatik datorrela bizia, hau da, unibertsoa, lurra edo airea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad