

Secciones
Servicios
Destacamos
YARZA
Lunes, 19 de septiembre 2022, 23:27
Zaldibiako udalak sortze bidezko hobaridun zabor-tasak onartu berri ditu. Horien helburua, hondakin gehien sortzen duten herritarrek tasa handiagoa ordaintzea da, gutxiago sortzen dutenentzako hobariak aplikatuz. «Herrian sortzen den hondakinen jasotzeagatik ordaintzen da, eta horregatik, helburua herrian ahalik eta organiko gehien kudeatzea da», azaldu zuen Mikel Luluaga zinegotziak. Gaur egun astean bitan jasotzen da organikoa kubo bidez, «eta hori bera herrian bertan kudeatuta aurrezpen handia suposatuko luke».
Hori dela eta, atzo goizean herrian jarri diren bi auzokonpostaje guneak aurkeztu zituen udalak, Sasieta mankomunitateko teknikariekin eta langileekin batera. «Momentuz bi gune daude, Mendi-ondo eta Gaztainadi auzoetan, baina datozen asteetan herri osora zabalduko da, hamar gune jarriz», adierazi zuen. Joan zen uztailean bi auzoetako bizilagunekin izandako bileretan adostu zuten non jarri, eta datozen hilabeteetan prozesu bera egingo dute gainerako auzoetan.
Auzokonposta egiten hasi nahi duten bizilagunentzako izena emateak irekita daude, udaletxean bertan. «Etxe bakoitzak giltza elektroniko bat jasoko du, sarraila irekitzeko. Lehentasuna emango zaie bi auzo horietako bizilagunen eskariei, baina herritar guztiek eman dezakete izena eta sortzen joaten garen heinean erantzungo ditugu eskaerak», zioen.
Hondakin organikoa herrian kudeatzeak zabor-bilketaren tasan ekarriko duen aurrezpenaz gain, herritarrentzako ekarriko duen erosotasuna azpimarratu nahi izan zuen atzo Mikel Luluagak: «orain atez-ateko bilketarekin egun eta ordu zehatz batzuetan atera ditzakegu kuboak, eta kuboaren tamainak jartzen du neurria. Familia ugarientzako edo asko sortzen dutenentzako erosoagoa da eta aurreko sistemarekin sortzen ziren arazoak konpentsatzen ditu».
Zabor-tasa berriak datorren urtean hasiko dira aplikatzen, eta horien baitan auzokonpostajean parte hartzen dutenentzako baldintzak eta hobariak barneratu dituzte. «Familia normal batek sortzen duen gutxieneko kantitatea eta gehienekoa kontutan hartu dugu, eta hortik aurrera garestiagoa izango da gehiago erabiltzen duenarentzako. Momentuz auzokonpostajean parte hartzen dutenek atez-atekoaren gutxienekoa ordainduko dute, baina gero hobari berezia aplikatuko zaie, beti ere ondo egiten badute». Auzokonpostaguneetan parte hartzeaz gain, kontutan hartu dute ere etxeko baratze edo lursailean konpostatzen duten familiak, etxe bakanetan zein baserrietan bizi direlako. «Etxe bakanetan bizi diren familiek ere eskaria egin beharko dute, gero hobariak aplikatu ahal izateko, eta eskaeran adierazi beharko dute beren egoera», azpimarratu zuen.
Konpostaje-gune bakoitzean materia-lehor edo estrukturante edukiontzi bat eta organikoarentzako lau-edukiontzi jarri dituzte. Hasieran bakarra egongo da irekita eta betetzen doazen heinean gainerakoak ireki ahal izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.