![Azahara Domínguez diputatua Iñaki Irazabalbeitiarekin elkartu zen](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/16/Alkiza%202024%20Azahara%20Dominguez-Iaki%20Irazabalbeitia%20turismo%20bilera-RyhuW0ieFaPl7TA3VAtZyKN-1200x840@Diario%20Vasco.jpeg)
![Azahara Domínguez diputatua Iñaki Irazabalbeitiarekin elkartu zen](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/16/Alkiza%202024%20Azahara%20Dominguez-Iaki%20Irazabalbeitia%20turismo%20bilera-RyhuW0ieFaPl7TA3VAtZyKN-1200x840@Diario%20Vasco.jpeg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Herriko turismo eta mugikortasunean aurrera pausoak emateko helburuarekin, Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkatearekin bildu zen herriari eragiten dioten gaiak landu eta bi erakundeen arteko gobernantza kolaboratiboan aurrera egiteko.
Alkateak garrantzia berezia eman zion garraio publikoaren inguruko solasaldiari eta Alkizak dituen beharrak transmititu zizkion. Izan ere, Lurraldebuseko bi linea igarotzen dira herritik, biak eskariaren araberakoak. Zentzu horretan, Dominguezek zerbitzuaren ordutegiak aztertzera konprometitu zen, nola hobetu daitekeen ikusteko eta beste garraio-operadore batzuekin transbordoak errazteko.
Irazabalbeitiak adierazi zuenez, «nahiz eta alkizarrek oso ondo baloratzen duten zerbitzua, ikusten dizkiote hainbat gabezia: batetik, Villabonako zerbitzuak Tolosakoak baino gutxiago dira eta horiek berdintzera joan beharko litzate. Bestetik, goiz eta arratsalde erdian zerbitzuak gehitzea eta arratsaldeko ordutegia luzatzea komeni da, batez ere Villabonara edo Tolosara jeisten diren gazteen beharrak asetzeko. Kontuan izan behar da herriko populazioaren %37ak 30 urte baino gutxiago dituela eta horien premiak aintzat hartu behar direlakoan gaude».
Bestalde, Alkizak azken urteotan garatu duen estrategia turistikoa azaldu zion. Naturari eta bere zaintzari lotutako eskaintza da, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan erdigunea duena. Momentu honetan Erretore Etxea eraberritze lanetan murgilduta dago eta hauek amaitzean, bisitariei Hernio Gazume Kontzerbazio Bereziko Eremua ezagutzera ematen dien guneak ari berri bat hasiko du bertan. Gainera, 'Kutxidago bidea' izeneko ibilbidearen berri eman zion Irazabalbeitiak Azahara Domínguez diputatuari, Next Generation funtsei esker garatu den ekimena.
Herriko bisita amaitzeko Lete landetxea bisitatu zuen. «Proiektu hauek ezin hobeto kokatzen dira bultzatzen ari garen eredu turistikoan, non jasangarria izateaz gain, turismoa birsortzailea den, bisitatzen gaituztenek gure lurraldeaz gozatzeaz gain, lurraldearen zaindari bihur daitezen eta gure artean arrasto positiboa utz dezaten», nabarmendu du diputatuak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.