
Beasain
Bealak Trail lasterketaren lehen edizioa, lokatzez beteta eta ibilbide ikusgarrianSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Bealak Trail lasterketaren lehen edizioa, lokatzez beteta eta ibilbide ikusgarrianBealak Trail mendi lasterketak lehen edizio biribila izan zuen larunbatean. Igartzatik abiatuta, probak 23 eta 13 kilometroko bi ibilbide izan zituen, eta parte-hartzaileek gogor egin behar izan zuten lan, ibilbideko malda gogorrei eta lokatzak eragindako baldintzei aurre egiteko. Hala ere, korrikalariek ez zioten erronkari uko egin izan eta giro paregabean burutu zuten lasterketa.
23 kilometroko ibilbidean, Hassan Ait Chaou billabonatarrak lortu zuen garaipena. Bigarren helmugaratu zen Endika de las Heras beasaindarra, eta hirugarren postuan Ion Larburu zumaiarra sailkatu zen. Goierritarrek presentzia handia izan zuten lehen sailkatuen artean, Pello Olaberria mutiloarra laugarren izan zen, azken metroetan podiumetik kanpora geratuz, eta beragandik gertu iritsi zen Ibai Urkia idiazabaldarra (bosgarren). Mikel Ganzarain zaldibiarra seigarren izan zen eta Jon Garmendia beasaindarra, berriz, hamargarren.
Emakumezkoen artean, Laiane Arrospide tolosarra izan zen azkarrena. Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu zen bigarren postuan, eta Maria Ezpeleta beasaindarra hirugarrenen. Laugarren postua Elena Calvillo beasaindarrak eskuratu zuen, eta Edurne Arakistain legorretarra seigarren helmugaratu zen.
13 kilometroko proban, Aimar Larrea antzuolarrak irabazi zuen. Ondoren, bi idiazabaldar heldu ziren helmugara: Xabier Agirre eta Julen Balerdi, azken honek Agirreren gainean jarrita amaitu zuen proba. Hamar onenen artean beste hainbat goierritar ere izan ziren: bosgarren Lizar Etxeberria idiazabaldarra, seigarren Iñigo Alvarez beasaindarra, zazpigarren Iker Sánchez beasaindarra eta zortzigarren Anartz Etxeberria idiazabaldarra.
Emakumezkoen artean, Irati Casais ondarroarrak lortu zuen garaipena. Bigarren Erika Álvarez aresoarra sailkatu zen eta hirugarren postua Maite Pérez beasaindarrarentzat izan zen. Nahia Mendizabal beasaindarrak seigarren postua lortu zuen eta Uxue Arrese beasaindarrak berriz, zortzigarrena.
Eguraldiak proba baldintzatu zuen, aurreko egunetako euriteek ibilbidea lokatzez bete baitzuten. Korrikalariek zailtasun gehigarriak izan zituzten bai igoeretan bai jaitsieretan, eta askok 'lokatza probatu' zuten maldan behera. Proba hasi eta 45 minutura, Agortako aparkalekua igarota, elurra ere egin zuen, lasterketari izaera epikoagoa emanez. Ibilbidea ikusgarria izan zen, lehenengo hiru kilometroetan Usurbera igo ziren, malda gogorrari aurre eginez.
Ondoren, 23 kilometroko proban aritu ziren korrikalariak Murumendiko koben ingurura bideratu ziren, eta 13 kilometroko lasterketakoak, aldiz, Zormendi ingurura zuzendu zituzten. Malda gogorrak izan baziren ere, jaitsierak ez ziren errazagoak izan, lokatzak eta malda tenteek esfortzua areagotu baitzuten lehen edizio borobilean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.