Borrar

Beasain

Esku pilota jaialdia Antzizarren, Gabonetako giroan murgilduta

J.Z.

beasain.

Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:28

Abenduaren 23an, astelehenean, pilota zaleek hitzordu berezia izango dute Antzizar kiroldegian. 19:00etan hasiko den jaialdian bi partida lehiatuko dira, herriko eta profesional mailako pilotariak protagonista izango direlarik.

Lehen partidan, Murumendi Pilota Eskolako senior mailako pilotariek jokatuko dute: Olano-Leunda bikoteak Usabiaga-M. Garmendia bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Ondoren, 'II Open Parejas Profesional' txapelketako finala jokatuko da, Labaka-Irusta eta Etxebarria II-Garmendia bikoteen artean. Beñat Garmendia beasaindarrak, txapela bilatuko du etxean, familia eta lagunez betetako harmailaren aurrean.

Ekitaldia doakoa izango da, eta bertaratzen direnek barra zerbitzua ere izango dute eskuragarri. Jaialdiak giro bikaina eta pilota partidu paregabeak eskaintzea espero da, Udalaren eta Garfe Pelotaren lankidetzari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esku pilota jaialdia Antzizarren, Gabonetako giroan murgilduta