Beasain

'Eskuekin Jardun' ikastaroaren bigarren edizioa martxan da

J. ZABALA

BEASAIN.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Urtarrilean abiatu da 'Eskuekin Jardun' ikastaroaren bigarren edizioa, eta dagoeneko arrakasta handiz ari dira garatzen sormenaren bidez ahalduntzea helburu duten saioak. Ikastaroan, 22 eta 67 urte bitarteko ia 20 emakumek parte hartzen dute, eta Zorione Mendez dinamizatzailearen gidaritzapean, parte-hartzaileek arte diziplina ezberdinak landuko dituzte, norbere sormena askatzeko eta garatzeko espazio seguru batean.

Publicidad

Lehenengo saioa inspirazioz beterik hasi zen, eta bertan, parte-hartzaileek zeramikazko lanpara bat sortu zuten modu librean. Sormen askatasuna eta adierazpena sustatzen dituen egitasmo honek hurrengo saioetan ere hainbat diziplina jorratuko ditu. Besteak beste, belarritakoak, kandelak, kuxinak eta marrazketa izango dira lantzekoak.

Ikastaroak 12 saio izango ditu guztira, Aste Santura arte luzatuz. Saioak astelehenero egiten dira, Urubieta etxean, arratsaldeko 17:45etik 19:15era.

Izena emateko aukera dago, eta horretarako, interesdunek 943 08 76 63 edo 688 768 608 telefono zenbakietara deitu dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad