Borrar
Maiatzaren 15etik 25era bitartean burutuko den Euskaraldiaren aurkezpena udaletxeko biltzar aretoan. ZABALA
«Euskara geurea da, erabili eta biziberritu dezagun denon artean»

Beasain

«Euskara geurea da, erabili eta biziberritu dezagun denon artean»

Aurtengo Euskaraldiaren edizioa maiatzaren 15etik 25era burutuko da eta berrikuntza esanguratsuak hartuko ditu beregan

Miércoles, 12 de marzo 2025, 19:54

Udaletxean egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten Aittuko kideek eta herriko hainbat eragilek aurtengo Euskaraldia. Leire Artola alkateak azaldu zuenez, «euskal hiztun guztiak euskara erabiltzea da helburua, gure hizkera ohituretan aldaketa bat sortzea, gurea den hizkuntza erabili eta biziberritzen laguntzeko». Horretarako, herritarrei eta eragileei dei egin zien bakoitzak ahal duen neurrian euskaraz aritzeko.

Aittu elkarteko Patxi Saezek Euskaraldiaren bi berrikuntza nagusi aurkeztu zituen. Lehenik, ekimenaren data aldatu da, aurreko edizioetan udazkenean egin bada ere, aurten udaberrira pasatu da. Bigarren berrikuntza nagusia, 'Hikaldia' Euskaraldiaren barruan txertatzea izan da.

  • Maiatzak 9 Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' bakarrizketa Usurbe Antzokian.

  • Maiatzak 15 Euskaraldiaren hasiera. Amaia Bonok bakarrizketa bat eskainiko du, 'Belarriprest' izenez ezaguna.

  • Maiatzak 16 Porrotx eta Marimots pailazoek saio berezia eskainiko dute plazan herritarrekin.

  • Maiatzak 21 Zopa Antzerkia eskainiko du Segurako taldeak, 'hitanoa' bultzatzeko.

  • Maiatzak 22 Imanol Ituño magoak, 'Magiapoteo' saioa eskainiko du pintxopotean, tabernagunean.

  • Maiatzak 23 Pantxo Telleria eta Mikel Martinezek 'Ez dok hiru' antzerkia eskainiko dute.

Orain arte bezala, parte-hartzaileek rolak izango dituzte, eta hauek ez dira gaitasunean oinarritzen, baizik eta jarreran. «Ahobizi rola aktiboa da, lehen hitza beti euskaraz egitea eskatzen duena. Belarriprest rola, berriz, pasiboagoa da, batzuetan lehen hitza euskaraz egiten baitu, baina ez beti», azaldu zuen Saezek. Euskaraldian parte hartzen dutenek beren rola adierazteko txapa bat eramango dute, eta aurten entitateak identifikatzeko banderolak eta lanpasak banatuko dira, ikusgarritasuna areagotzeko.

'Hikaldia'-ri dagokionez, parte-hartzaileek txapa berezi bat jasoko dute, erdian 'H' hizkia izango duena. «Ez da derrigorrezkoa izango beti hikaz hitz egitea, baina solaskideari aukera emango zaio berarekin hika hitz egiteko», azaldu zuen Saezek. Gainera, hika ez dakitenentzako Aintzane Agirrebeñak sortutako tresna berri bat aurkeztu zuten: Beasaingo 'hitanoa' lantzeko aplikazio bat.

Hitanoa lantzeko app berria

Beasaingo hitanoa indartzeko, 25 herritarren laguntzarekin 'Appa Hi' izeneko aplikazioa sortu dute. «Jolas moduan hitanoaren oinarriak ikasteko aukera emango du aplikazioak, bost asteko 'ikastaro' baten bidez», azaldu zuen Agirrebeñak. 'Egunean behin' aplikazioaren antzeko formatuan oinarrituko da, baina denborarik gabe. Egunero teoria pixka bat azalduko da, eta horren inguruko galdera sorta bat osatu beharko da. App-a QR kode bidez eskuratu ahal izango da, baita Google Play eta App Store plataformetan ere. Erabat doakoa izango da eta lehiaketak sor-tzeko aukera eskainiko du, lagun edo senideekin aritzeko.

'Irrialdia' eta ekitaldiak

Aittuko kidea den Arantxa Sarriegik 'Irrialdia' programaren barruan antolatutako ekitaldiak aurkeztu zituen. Maiatzaren 9an Zuhaitz Gurrutxagak 'Futbolistok' bakarrizketa eskainiko du Usurbe Antzokian. Euskaraldiaren hasiera ekitaldia maiatzaren 15ean izango da, eta bertan Amaia Bonok 'Belarriprest' izeneko bakarrizketa aurkeztuko du. Hurrengo egunean, maiatzaren 16an, Porrotx eta Marimots pailazoek saio berezia eskainiko dute plazan, haur eta familien gozamenerako.

Maiatzaren 21ean, Segurako Zopa Antzerki taldeak hitanoa sustatzeko antzezlana eskainiko du. Maiatzaren 22an, Imanol Ituñok 'Magiapoteo' izeneko magia ikuskizuna aurkeztuko du pintxopote garaian, herriko tabernetan. Azkenik, maiatzaren 23an, Pantxo Telleria eta Mikel Martinezek 'Ez dok hiru' antzezlana eskainiko dute.

Herri horma-irudi berria

Ekimenaren azken berrikuntza Igor Zurutuzak azaldu zuen. Plazako portikoetan, liburutegiko sarreraren ondoan kokatutako horma-irudia berrituko dute. «EHUn Arte Ederretako master ikasleek diseinuak bidaliko dituzte, eta epaimahai batek hiru onenak hautatuko ditu», aurreratu zuen. Ondoren, DBH eta Batxilergoko ikasleek botoa eman ahal izango dute udaletxean, martxoaren 24tik 28ra bitartean.

Horma-irudia Euskaraldirako prest egotea espero da. Bertan, euskararen aldeko mezua nabarmenduko da: «Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskara geurea da, erabili eta biziberritu dezagun denon artean»