
Beasain
Hasi da M-lehiaketaren 14. edizioa euskaltegianSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Hasi da M-lehiaketaren 14. edizioa euskaltegianJ. ZABALA
BEASAIN.
Martes, 11 de marzo 2025, 20:03
Martxan da dagoeneko M-lehiaketaren 14. edizioa, eta aurten 'Goierriko emakumeak gastronomian' izango da gaia. Urteroko formatua mantenduz, martxoaren 24ra arte, egunero galdera bat egingo da Beasaingo udal euskaltegiaren webgunean eta sare sozialetan. Parte hartzea erraza da: galderari erantzun nahi dutenek hainbat bide izango dituzte horretarako.
Erantzunak euskaltegia@beasain.eus helbidera bidali daitezke, WhatsApp bidez 688 740 385 telefono zenbakira, edo paperean, euskaltegian bertan utzita.
Parte-hartzaileen artean sariak zozkatuko dira. Lehiaketaren helburua, beste behin ere, euskararen erabilera sustatzea eta Goierriko emakumeek gastronomian izan duten eta duten rola ezagutzera ematea da.
Martxoaren 24ra arteko egunetan, herritarrek aukera izango dute gai interesgarri honen inguruan gehiago ikasteko eta, aldi berean, sariak irabazteko.
Antolatzaileek herritarrei bertan parte hartzeko deia zabaldu nahi izan diete, eta aldi berean sarien lehian aritzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.